2012/10/31

BARATZA

Perretxikoak kalabazinen itzalean gustora daudela ematen du. Lagun batzuk aurkitu ditugu baina berehala kendu egin ditugu. Bestalde, hotza iritsi da eta tomatek, kalabazinek eta piperrek ezin dituzte izozteak jasan, beraz landare batzuk ateratzen eta lurra hurrengo ereinketarako prestatzen hasi gara. 

ILARGIAREN FASEAK

Ba al dakizue ilargiak fase desberdinak dituela? Fase bakoitzak 7 egun irauten ditu eta Ilargia eta Lurra mugitzen direnez, Eguzkiak alde desberdinetan jotzen ditu. Horregatik forma desberdinetan ikusten dugu Ilargia, batzutan Ilgora, besteetan Ilbete, Ilberri edo Ilbehera, baina,.. kontuz!!! Ilargia beti tamaina berdinean egoten da. 




2012/10/30

IPUIN- SAIOA

Gaur liburu batzuk irakurri dizkiegu txikiei. Lau talde osatu ditugu eta liburu hauek irakurri ditugu: "Ahatetxo itsusia", " Ipuin Txikiak", " Txita erdia eta euro erdia" eta " Hiru sorginak". Primeran pasatu dugu! Oso politak ziren ipuin guztiak!!!


EGUZKI ERLOJUA

Atzo eguzki erlojua egin genuen. Plastilina, tapa, lapitza, papera, goma eta makila erabili genituen. Eguzkiak itzalak sortu zituen eta guk itzalak marraztu egin genituen eta ordua jarri.
Eguzkia mugitu egiten da eta itzalak ere bai. Aspaldi aspaldi horrela jakiten zuten ordua eta itzalaren tamaina aldatu egiten zen. Itzalik handiena goizean eta arratsaldean zen eta txikiena eguerdian zen.

2012/10/23

Gure itzalak

Gaur eguraldi ona aprobetxatuta eguzkiari begira pasa degu eguna. Goizean nondik ateratzen zen ikusi degu eta egunean zehar nola mugitzen zen begira aritu gara. Eguzkia mugitzen dela esaten degu baina gu gara mugitzen garenak nahiz eta ez konturatu.
Gero gure itzalak marraztu ditugu eta harrituta gelditu gara nola aldatzen diren ikusita. Ikusi, ikusi!





2012/10/22

Baratzean... berriro


Udako merezi izandako atsedenaren ondoren, gure baratzean lanerako berriro gaude prest . Baina, ba al dakizue zer topatu genuen? Gure azelgak landare-zorriz beterik daude!! Zer egingo dugu? Arazoarekin bukatzeko konponbide bat irakurri genuen liburu batean. Lehenengo gure bisitariak landare-zorriak zirela egiaztatu genuen mikroskopiotik aztertuz. Ondoren asunak jaso genituen, uretan utzi 24 ordu eta ur-asuna azelgei  bota genien . Zer kiratsa!! Baina badakizue? Gure trikimailuak funtzionatu zuen! 



2012/10/18

Gaur udazkeneko hamaiketako goxoa egin dugu: gaztainak erre eta jan ditugu. Baina aurrena matematikako ariketak egin ditugu.
Lehengoan bildutako gaztainen estimazioa egin dugu. Ondoren gaztain txarrak kendu ditugu. Gero, bi  kilo pisatu ditugu, bi danbolinetan kilo bana sartzeko.
Bakoitzak 4 gaztain jango baditugu guztira zenbat gaztain behar ditugu? erantzun dugu.
Bi gelako ikasleak sartzeko mahaian prestatu ditugu. Eta azkenik, aurrez koxkatutako gaztainak erre eta guztion artean jan ditugu. Hamaiketako bikaina!!!

2012/10/17

2012/10/09

Uzturreko bidea



Gaur goizean joan gara
gu Belabietara.
Gurutzera iritsita
esan dugu: -Ara!

Mendian gora behera
izan da oso arraro,
jeitsi gara azkenean
pozik eta arro

Malda gora,  malda behera,
Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa
Denak Uzturrera! (Bis)
               
                Furra-furra

2012/10/08

XAGUXARRA


Gaur goizean xaguxar bat azaldu da eskolan. Txikia zen, beltza eta ileak zituen.Belarriak handiak zituen. Eskola guztiak ikusi eta gero askatu egin degu.

2012/10/03

Kohetea

Guk unibertsoan zehar bidaiatu behar dugu. Horregatik kohete bat egin dugu espaziora joateko. Gauza bat pasatzen zaigu, kohetearen izena falta zaigu, horregatik kohetearentzat izen bat asmatzen baduzue idatzi mesedez!


Mila esker zuen izenengatik, Orion izena jarri diogu gure koheteari. Espero dugu izena gustatzea!

.

2012/10/01

Unibertsoaren inguruko bloga

Blog berri bat ireki dugu Aduna,Igeldo, Larraul, Olaberria eta Zeraingo eskolekin batera. Dagoeneko  lehenengo galdera jarri dugu eta astero galdera bat jarriko dugu denek aerantzuna bilatzeko. Bloga unibertsoari buruz da. Gurekin ikasi, helbide honetan sartuz: http://unibertsoa-eskolatxikiak.blogspot.com.es/ edo ondoan dagoen esteka sakatuz.