2012/11/27

TXOTXONGILOAK TOLOSAN

Atzo, lehen hezkuntzakoak Tolosara joan ginen Txotxongilo emanaldia ikustera. Ikuskizuna oso dibertigarria izan zen, baina museoa ezin politagoa!





2012/11/15


EZETZ ASMATU ARRAINTXO HAUEN IZENAK!

Udazkeneko fruituekin hamaiketakoa

4 urtekoak dendariak izan dira eta beraien lana hauxe izan da: 

        - Fruituak sailkatu 
        - Lagunak eskatutako fruitu kopurua edalontzietan prestatu. 

 5 urtekoen lana: bikoteka 

      - Intxaurra, urra, paxa eta pikua hizki mobilekin idatzi. 
      - Paperean , hizki mobilekin jarritakoa idatzi eta argazkia itsatsi 
      - Fruitu bakoitzetik zenbat nahi dituen idatzi 
      - Dendara joan eta eskatu 
      - Ondo eman dioten kontatu eta guztira zenbat fruitu jango dituen idatzi 
      - Hamaiketakoa jan 

  On egin dizuela!!!



2012/11/14

Eklipsea zer da?



Azaroaren 13ko eklipsea ikusi nahi baduzue hona hemen lotura: http://www.lavanguardia.com/ciencia/20121112/54355015086/eclipse-solar-total-australia-directo.html

2012/11/13

Koheteko mekanikariak

" Orion" Kohetearekin asko jolasten gara eta espazioan gertatzen den bezala guri ere kohetea ibili ibilian hautsi egiten zaigu. Lurrean bizi garenok zorte handia dugu, hemen mekanikariak baititugu gure kohetea konpontzeko. Eskerrik asko mekanikari hauei!!!!

 

EKLIPSEAK IKASTEN




2012/11/08

"Pertsona izaten hezi" ikastaroa

Atzo Jonan Fernandez, Baketikeko zuzendariak, "Pertsona izaten hezi" izeneko ikastaroa eskaini zuen guraso eta irakasleontzat. Oso saio interesgarria izan zen. Mila esker!