2014/05/05

Orioko irteera

Oriora autobusez joan ginen apirilaren 29an joan eta 30ean etorri ginen.  Autobusak 2 pisu zituen  eta Lizartzakoekin joan ginen eta etorri ere bai. Urduri samar joan ginen baina ederki pasa genuen eta lagunak egin genituen.
Lehenengo  egunean  mendira  joan  ginen  eta Zarauzko   kanpinean   bazkaldu  genuen.    Ondoan  parke bat  zegoen eta  jolasean  ibili  ginen eta gero  aterpetxera  joan  ginen
Txurruka  aterpetxeak  logelak  ditu,   12 litera ditu  logela bakoitzak eta komunak  ere bai.  Egoteko lekua ere badu.
Kanpoan pinponeko mahaia zegoen, kanpofubola  zegoen, piszina ere bazegoen eta     komunak     ere bai. Aterpetxea polita zen.
Afaldu eta gero diskoteka egin genuen. Gero pijama jantzi eta Leirek aukera eman zigun pixka bat hitz egiteko eta 11k aldera lo hartu genuen. Hurrengo urtean beste toki batera joan nahi degu.