2016/03/17

Familiaren Lap book a

Haur Hezkuntzakoak azken hiruhilekoan familiari buruz egindako lana duzue. Mila esker eman diguzuen laguntzagatik!

 
familia1 from berrobi on Vimeo.

2016/03/15

ENKARNA ETA GLORIA JUBIAUTA DAUDE. ENKARNARI BIDAIAZEA GUSAZEN ZAIO ETA GLORIAI BARAZA ETA PRREXIKOAK BILAZEA.



2016/03/14

HAMAIKETAKOAN

Negua amaitzear dago; oporretan gaudela sartuko gara udaberrian. Gaur jan ditugun mandarina goxoak neguko fruituak dira. Aloñak ireki eta guk bakarrik zuritu eta jan ditugu aleak banatuta. Mandarinaren ale laranjek zuku bixi eta goxoa dute barruan. Zein fruta ekarriko ote digu udaberriak?



BERROBIKO MERKATU BEREZIA

Pasa den ostiralean "peria-ekologikoa" eduki genuen eskolako atarian.Gure eskolako barazkiak ziren salgai, denak ekologikoak eta denak kalitate primerakoak.
Jende ugari gerturatu zen gure 2 postu ikustera, eta salmenta arina eta alaia izan zen.
Saltzaileak oso gustura gelditu ziren eta esan dute berriro beste merkaturik baldin badago, pozik gerturatuko direla beraien produktuekin. Eskerrak eman nahi diete erosle guztiei beraien harrera onagatik.


2016/03/09

Guraso kirolariak



Nagore bost urtez Errealean atzelari bezala ibili zen. Gol gutxi  sartu zituen. Ia egunero entrenatzera taxian joaten zen. Goizez ikasi eta arratsaldez entrenatu egiten zuen. 2004-2005 urtean liga irabazi zuten. Beñat jaio zenean utzi zuen.

Esti kotxe karreratako kopilotoa izan zen. Kotxea oso ondo prestatu behar izaten da. Buzoa eta kaskoa erabili behar dira. Kaskoak mikrofonoa darama gidariak eta kopilotoak hitz egiteko. 2010. urtean Euskal Herriko txapelketa irabazi zuten. Anje jaio eta piska batean jarraitu zuen.

Jon, futbolean aritzen zen. Tolosan, Gasteizen, Eibarren eta Granadan ere aritu zen. Gasteizen zegoenean futbolean arituz gain irakaskuntza ikasi zuen. Eibarren jokatzen ari zenean partidu batean hiru gol sartu zituenez baloia jokalari guztien sinadurekin oparitu zioten. Orain irakasle lanetan aritzen da.

Iñigo, esku pilotan aritzen da. Atzelaria da. Sei urterekin hasi zen etxeko pasiluan esponjazko pilota batekin jolasten eta ama haserretu egiten zitzaion. Zazpi urte zituela Berrobiko frontoia eraiki zuten eta hor jolasten hasi zen bere etxe ondoan zegoelako. Bederatzi urterekin Tolosako pilota eskolan hasi zen eta txapela irabazi zuen. Pilota enpresa batean ibili zen eta oraindik ere udaran partiduak jokatzen ditu.

Eskerrik asko guztioi.








2016/03/07

Nievesen bisita

NIEVESEN FAMILIARI  MENDIRA JOATERA GUSTATZEN ZAIO. MENDIAK IKASTEKO BALIO DU, ELKARRI LAGUNTZEKO AUKERA EMATEN DU ETA BAITA ANIMALIAK , PERRETXIKUAK, FOSILAK, MITOLOGIA, EZAGUTZEKO... 
BERAIEN GUSTUKO LEKUA MIKEL LABOAREN MENDIA DEITZEN DIOTENA DA ETA IRISTEN DIRENEAN "HEGOAK EBAKI BANIZKIO" ABESTIA KANTATZEN DUTE. MENDI PUNTARA IRISTEN DIRENEAN, LEHENENGO, LEHENEGO, MUXU BANAKETA EGITEN DUTE ETA GERO HAMAIKETAKOA.
ARGAZKI ASKO ERAKUTSI ZIZKIGUTEN. ESKERRIK ASKO OIER ETA NIEVES.



2016/03/01

Amonekin kartetan

OSTIRALEAN JUBILATUTA JOAN GIÑEN KARTETAN IBILZEA ROSA ETA PAKITAKIN. LAPURRETAN, AMONA XARRETAN ETA GERRAN JOLASTU GIÑEN. ESGERIKSEKO