2018/10/31

Txapak egin eta egin


Aho bizi, Belarri prest eta Bihotz bero irudiekin txapak egin ditugu. Datorren astean herriko dendetan eta eskolan egongo dira bakoitzak berea hartzeko.

AHO BIZI: Euskeraz hitz egingo diot ulertzen duenari.
BELARRI PREST: Euskeraz hitz egin iezadazu, ulertzen dizut eta.
BIHOTZ BERO: Ez dakit euskeraz hitz egiten, ez dut ulertzen baina euskera errespetatzen dut.



 



Berrobi Kantari



Euskara bultzatzeko kanpainaren barruan hileko azken ostiraletan plazara ateratzea eta euskal abestiak kantatzea pentsatu genuen.
Lehenengo saioa pasa den ostiralena egin genuen. Berrobi Kantari izena eman diogu. Gustura aritu ginen kantuan.
Gurekin abestera etorri nahi badezu, hurrengo zita, azaroaren 30ean 16:10ean Berrobiko plazan. 


2018/10/29

Urriak 26, osteguna Imanol etorri zen Berrobiko eskolara liburuen altxorrarekin. Talde desberdinei bakoitzaren adineko liburu berriak erakutsi zizkigun.
Ostiralean, jolasgarai ondoren, liburuak hartu genituen eta gero bakoitzak bere liburua eskolako leku ezberdinetan irakurtzen aritu ziren.










2018/10/25

Irrati saioa


Kaixo denei, gaur goizean irratsaioa egin dugu eta eskola guztiak entzun digu. Irratsaioan  lamia  eta  artzainaren istorioa  kontatu dugu. Aiara, Oier, Idurre eta Nora.

2018/10/23

Euskaraldia

Kaixo denoi:


Lehengo astean ikasle bakoitzak Euskaraldia gaia ardatz hartuta bertako hiru figuren marrazkiak ekarri zituen: Bihotz bero, Aho bizi eta Belarri prest. Batzorde bat sortu nahi zenez gela bakoitzetik ikasle batzuk izena eman zuten, partaidetza handia izan zen. Ikasle hauen artean zozketa egin eta bi ikasle atera ziren.
 Urriaren 19an ostirala, batzorde horretan, bi ikasle, bi irakasle eta bi guraso elkartu ziren, horiek sei marrazki aukeratu zituzten.
Urriaren 22an astelehena, bozketa bat egin zen ostiralean aukeratutako  sei marrazkien artean.Ikasle bakoitzak figura bakoitzeko marrazki bat aukeratu zuen .




 Hauek dira aukeratutako marrazkiak:

2018/10/19

Udazkenak euria ekarri digu eta gure kanpoko landareak hazten ari dira.

Bisita bat ere izan dugu baratzan. Ba al dakizue nor den?
Orain beldurtuta gaude, gure tipulina eta brokolien bila etorri ote da?

Datorren astean erantzuna....
BARATZA

Aurten ere ilusio handiarekin hasi gara baratzean lanean.
Kanpoan perrexila, marrubiak eta eskarolak ditugu.


 


2018/10/18

Praktiketako ikasle berriak

Astelehen honetan, urriak 15, bi neska jator etorri zaizkigu eskolara praktikak egitera: Eider tolosarra eta Irati berastegiarra. Eider Lehen Hezkuntzakoen artean dabil eta Irati berriz Haur Hezkuntzan. Ongi etorri gure artera eta asko ikasi!!

2018/10/09

Gure lehen bertsoa

Gure lehen bertsoa Lehengo ostegunean Jone izeneko bertsolari bat etorri zen. Klasearen hasieran elkar ezagutzeko joku bat egin genuen. Joku horretan bi gezur eta egi bat esan behar ziren , eta berak asmatu behar zuen zein zen egia eta zein zen gezurra. Joneren proposamena bertso bat egitea izan zen gure gelarako. Bertsoa honelakoa da: Berrobi ta Elduain aldekoak gara Txouak gara gu eta besteentzat ikara Desberdinak gara gu eta zu zer zara? bihurri latzak eta sortzen deu algara. (Doinua maritxu nora zoaz) Bertsoa bukatu eta gero poliki-poliki ikasten joan ginen.

2018/10/01

ZUHATZA

Kaixo

Berrobi eta Alkizako LH 3,4,5 eta 6. mailakoak Zuhatzara joan ginen irailak 27tik 28ra. Autobusa hartu genuen bederatzietan eta hamar terdietan iritsi ginen. Hamaiketan barku baten bidez Zuhatzako lakua zeharkatu genuen. Bertan gizon batek Zuhatza zaintzeko arauak azaldu zizkigun.
 Beranduago logeletara joan ginen motxilak uztera. Bost egurrezko etxetxo zeuden horietako bi Alkizakoenak, beste bi Berrobikoenak eta azkenekoa irakasleentzako.
 Geroago jinkana bat egin genuen irla ezagutzeko.
Ondoren bazkaltzeko ordua iritsi zen, bukatutakoan denbora librea eman ziguten.
 Lauetan gabarroira joan ginen bainatzera. Bost terdietan ekintzak hasten ziren bi ekintzen artean aukeratzeko esan ziguten. Bi aukera horiek piragua eta optimist ziren.



 Geroago dutxetara joan ginen. Dutxa eta gero berriz ere denbora librea eduki genuen. Zortzi terdiak iritsi zirenean jantoki alderuntz abiatu ginen afaltzera.
Afaldu ostean Nazio Arteko Estazio Espaziala ikusten geratu ginen Berrobiko LH5 eta 6. mailakoak. Hori ikusi eta gero logeletara joan ginen. Bertan jolasten eta hitz egiten aritu ginen, hamabietan lo hartu arte, baina kostatu zitzaigun.
Hurrego egunean esnatutakoan gosaltzera joan ginen. Hamarrak eta laurdenetan ekintzak egitera joan ginen. Ekintzak hauek ziren: piragua, optimist eta pedalo. Bukatutakoan berriz ere dutxetara joan ginen. Dutxak eta gero maletak jantoki ondoan utzi genituen eta gero bazkaldu egin genuen.
Bazkaldutakoan barkua genuen lakua zeharkatzeko. Gero autobusa hartuta Berrobira iritsi ginen  eta gero Alkizakoak Alkizara joan ziren.