2019/12/24

Gabonetako opor zoriontsuak!

Gabonetako oporren aurreko azken eskola egunean, Olentzero opariz beteta etorri zitzaigun eskolara. Berarekin solasalditxo bat izan genuen eta abesti pare bat ere kantatu genizkion. Goizean eskolako sarrerako Olentzero panpinaren ondora Mari Domingi azaldu zitzaigun, a ze sorpresa!!! Benetakoa ote?
Abenduaren 24an eskolako irakasle, ikasle eta gurasoek kalejira egin genuen goizean zehar herriko kale eta etxeak gure kantuekin alaituz. Goiz pasa ederra egin genuen eguraldiak lagunduta.
Opor egun onak izan ditzazuela guztiok eta urte berri ona opa dizuegu denoi!
Urtarrilean berriro ikusiko degu elkar.







2019/12/18

2019/12/04

Euskararen eguna



Atzo, abenduak 3, Euskararen eguna ospatu genuen eskolan.
Goizean, asanblada eduki genuen. Asanbladan hitz egin genuen euskararen egunean zer egin behar genuen. Binaka jarri ginen, eta txartel batzuk egin genituen. Txartel horietan euskara bultzatzeko amets bat idatzi genuen. Amets horiek zinta batekin lotu, eta gabonetako zuhaitzean zintzilikatu genituen. Hori eta gero jolasean ibili ginen gelan. Patioan jolastu eta ondoren gelara etorri eta lan egiten jarri ginen. 
Arratsaldean, herri kirolak geneuzkan, herri kiroletan, lau talde egin genituen. Lehenengo txingekin hasi ginen, ondoren zakua bizkarrean hartu eta buelta bat eman genuen korrika, gero giza-proba errueda baten gainean taldekide bat eseri eta besteek eraman behar zuten, gero koxkolak relebotan jarri eta kendu ibili ginen, eta bukatzeko, sokatiran ibili ginen 6 aldiz.
Oso ondo pasa genuen!

2019/11/28

LH1 eta LH2ko erakusketa


LH1 eta LH2ko erakusketa


 Gure gela ondoan, bildutako hostoak, fruituak eta gure zuhaitzen azalpenak jarri ditugu.

Heman dauzkagu gure gaztainak, intxaurrak, sagarra, ezkurrak.....
Hemen adibide bat: HARITZA

2019/11/22

IRAKURKETA TUTORIZATUA


Hostoekin jolasean eta zuhaitzak

Udazkenean hostoak firin faran eta gu hostoekin jolasean. Baita ere zuhaitzak aztertu eta maitatzen.

Arotz enean egonaldia




Lehengo astean Arotz-eneara joan ginen, Etxarri-Larrauneko ingurumen eskolara bi egun 
pasatzera:

Lehenik eta behin Arotz -eneara sartu eta jolas batzuekin aurkeztu  ginen. Jarraian oheak 
aukeratu eta nezeserra eta beste gauzak ordenatu eta bere tokian jarri genituen.  
Gero jolasteko denbora librea  eman ziguten eta jolasten ibili ginen hamaiketakoa 
jaten ari ginen bitartean. Gero  Margarita,  hildako behi bat ikustera joan ginen bertan 
kondaira bat kontatu ziguten. Ibilaldiari ekin genion eta Jentilzulo izeneko  kobazulo 
batera joan ginen, leku hartan beste kondaira bat kontatu ziguten. Bueltatu eta bazkaldu 
egin genuen.

Gero jolasteko  beste tarte bat utzi ziguten, eta denbora libre horretan futbolinean, 
pinponean, raketan, pelotan, mahai jokuetan eta honelako beste jokuetan jolastu ginen. 
Denbora libre hori bukatu ondoren animalien tailerra izeneko ekintza bat egitera joan ginen. 
Han marrazki  eta antzerki batzuen bidez animali bat deskribatu  behar zen seiko taldetan, 
jokuaren helburua besteek zer animali zen ez asmatzea zen.
Ekintza bukatu eta afaltzera joan ginen. Afaldu ondoren su tailerra egitera joan ginen 
hortxe bertan manta batzuen gainean eseri eta kondairak kontatzen hasi ginen gauaren 
ilunpean. Gero,ekintza bukatzean, lotara joan ginen. (Bueno batzuk behintzat)
JI JI JI!!!!
Hurrengo egunean  ekintza gehiago egin genituen:

Esnatu, maletak egin, gosaldu, egunaren aurkezpena, barruti ibilaldia, globalizazio 
eta ebaluazio ekintzak, janaria eta jolasteko tartea izan genituen.


Oso ondo pasa genuen!!!

2019/11/11

IPUINEN ALTXORRA

Imanol etorri da gure eskolara eta  altxor baten barruan liburu pilo bat ekarri dizkigu . Hilabete batean, altxorra hemen edukiko dugu ipuin desberdinak irakurtzeko.


2019/11/08

Ekogunean goiz pasa

Gaur Hernaniko Ekogunen izan gara goiz pasa.
Kanpoan eguraldi txarra zegoen baino gu barruan ederki ibili gara. Beste batean berriro itzuliko gara.
ARGAZKIAK atalean dituzue argazki gehiago.




2019/11/06

Gaztainak hamaiketakoan









GATAÑAERRITUGUDAGOIÑ
3456MAIAOABIDUTAKOAES
(GAZTAINAK ERRE DITUGU DANBOLINEN.
3. 4. 5. ETA 6. MAILAKOAK BILDUTAKOAK.
MILA ESKER. OSO GOXOAK ZEUDEN)


2019/10/31

ZABOR BILKETA

Astelehenean zaborra biltzera joan ginen Berrobiko  mendira. Lh3-4 eta 5-6 atera ginen, 3-4garren mailakoak 2 aldetan banatu ginen:Amets praktiketakoarekin eta besteak Monicarekin. Monicaren taldea ermitaren ondoan dagoen aldapatik gora joan ginen eta zabor gutxi bildu genuen.Ametsen taldeak gure baratzatik eskubitara dagoen aldapatik joan ziren eta Maiensan bukatu zuten, zabor pila bat bilduta. Handiak Leabururako bidea hartu eta goraka hartu zuten. Beraiek era zabor nahiko bildu zuten.Eskolara etorri ginenean sarreran talde guztien zaborra utzi genuen. Handien gelakoek kanta baten estribiloa jarri zuten kartel batean eta argazkia egin genuen. Hurrengo egunean zabor ontzietara bota genuen. Espero dugu hemendik aurrera zabor gutxiago mendian uztea!!!






Sagar motak





Gaur handien gelara joan gara sagar mota desberdinak erakustera. 
Denetatik probatu dute eta gozoenetik bizienera ordenatu ditugu denon artean.

2019/10/30

Pagoetara irteera

Aurreko astean, urriaren 24an, LH 3-4 eta 5-6 mailakoak Pagoetara
joan ginen. Hasieran Irune etorri zitzaigun gure monitora bezala,
Pagoetari buruz pixka bat esplikatu eta jolas batzuk egin genituen
4 taldetan banatuta. Bukatutakoan hamaiketakoa egin genuen,
ondotik parketxera joan ginen eta jolas bat egin genuen birziklatzeko.
Amaitutakoan yoga egitera joan ginen. Gauza asko ikasi genituen eta
nahiko ondo pasa genuen.