2019/06/20


ARTE TAILERRAK
Hemen duzue gure arte tailerretan egindako lanekin eskolan jarri dugun erakusketaren bideoa.

Gure Olerkiak


Olerkiak





ANDOAINERA IRTEERA

 Atzo, ekainaren 19an, eskolako ikasle guztiak Andoaingo Golfean ibiltzera joan ginen.Lehenengo HH 4-5 urtekoak jolasten aritu ziren, gero LH 1eta 2koak eta azkenik LH 3-4-5-6koak. Bertan, Lorea izeneko monitore batekin golfeko arauak eta ezaugarriak ikasi genituen. Ulertzea pixka bat kostatu zitzaigun baina gero teknika hobetu genuen. Hirukoteka banatu ginen eta bakoitzak 3 pilota bota behar zituen. Tarteka pelotak jasotzera ateratzen ginen. Bazkaldu ondoren Amasara joan ginen eta hor izozki bat jan genuen. Aurtengo seigarren mailakoen azkeneko irteera izan zen. Oso gustora egon ginen denok elkarrekin!!










     


2019/06/14

PILIRI AGURRA




Hainbat urtez arituz
eskola garbitzen
hasiko zara orain
atsedena hartzen
eskerrak zuri Pili
dizugu kantatzen
etor zaitez bisitan
ai, ai, ai, ai
gogoa dezunen

Erratza utzi eta
paseora irten
gozatu dezakezu
 alaiki dantzatzen
aprobetxa denbora
ez utzi pasatzen
zure burua zainduz
ai, ai, ai, ai
ahal duzun ondoen

2019/06/12


BARATZA
 
Aurten, ostiralero baratzara joan gara Lehen Hezkuntzako 3. – 4. mailakoak eta Galder, Ainhoa eta Gemarekin bi taldetan banatuta. Negutegian azenarioak, tomateak, patatak, letxugak, ilarrak, espinakak… erein eta landatu ditugu. Negutegiaren kanpoan tipulak, marrubiak, porruak, letxugak, perrexila… erein eta landatu ditugu. Urte osoan zehar barazkiak ureztatu, lurrari buelta eman, belar txarrak kendu… egin dugu. Italiar batzuen bisita ere izan genuen gure baratza ezagutzeko!
Ondo pasa dugu eta lan asko egin dugu! Ona hemen gure lana ikusi ahal izateko argazkiak!







2019/06/10

ESKOLA TXIKIETAKO FESTA


ATZO ESKOLA TXIKIETAKO FESTA IZAN ZEN AGINAN
ETA JOLASAK EGON ZIREN. ARRAIAK ARRANTZATZEN,
ARRAUN EGITEN, TXAPAK EGITEN, PELOTAREKIN JOLASTEN, 
AURPEGIA PINTATZEN, PUZGARRIAK, TXINGAK, LASTOA IGOTZEA, ZANKOAK ETA GAUZA GEHIAGO.
OSO ONDO PASA GENUEN