2019/12/24

Gabonetako opor zoriontsuak!

Gabonetako oporren aurreko azken eskola egunean, Olentzero opariz beteta etorri zitzaigun eskolara. Berarekin solasalditxo bat izan genuen eta abesti pare bat ere kantatu genizkion. Goizean eskolako sarrerako Olentzero panpinaren ondora Mari Domingi azaldu zitzaigun, a ze sorpresa!!! Benetakoa ote?
Abenduaren 24an eskolako irakasle, ikasle eta gurasoek kalejira egin genuen goizean zehar herriko kale eta etxeak gure kantuekin alaituz. Goiz pasa ederra egin genuen eguraldiak lagunduta.
Opor egun onak izan ditzazuela guztiok eta urte berri ona opa dizuegu denoi!
Urtarrilean berriro ikusiko degu elkar.







2019/12/18

2019/12/04

Euskararen eguna



Atzo, abenduak 3, Euskararen eguna ospatu genuen eskolan.
Goizean, asanblada eduki genuen. Asanbladan hitz egin genuen euskararen egunean zer egin behar genuen. Binaka jarri ginen, eta txartel batzuk egin genituen. Txartel horietan euskara bultzatzeko amets bat idatzi genuen. Amets horiek zinta batekin lotu, eta gabonetako zuhaitzean zintzilikatu genituen. Hori eta gero jolasean ibili ginen gelan. Patioan jolastu eta ondoren gelara etorri eta lan egiten jarri ginen. 
Arratsaldean, herri kirolak geneuzkan, herri kiroletan, lau talde egin genituen. Lehenengo txingekin hasi ginen, ondoren zakua bizkarrean hartu eta buelta bat eman genuen korrika, gero giza-proba errueda baten gainean taldekide bat eseri eta besteek eraman behar zuten, gero koxkolak relebotan jarri eta kendu ibili ginen, eta bukatzeko, sokatiran ibili ginen 6 aldiz.
Oso ondo pasa genuen!