2020/12/18

BARATZA OPORRETAN 



Gaur baratzan aritu gera eta gabonetako oporretatik etortzen geranean ...





Nola egongo dira barazkiak? 

Gure zerbak eta letxugak  ondo jarraituko al dute? 

🙏 ondo egon daitezen!
 
 

2020/12/16

Maialen Akizu eta Haritz Mujika eskolan

Asteazkenean Harituz Bertso programarekin lotuta Maialen eta Haritz izan ditugu eskolan.
Puntuak eta oinak jarri dizkiegu. Maialenek eta Haritzek bertsoak abestu dizkigute. Ondoren bertsolariek oinak jarri dizkigute eta gu koplak abesten aritu gara.



Iñaki Artolaren bisita


Iñaki Artolaren bisita izan dugu. Pelotan noiz hasi zen ez zela gogoratzen esan digu. Baina kirola egitea eta jolastea oso gustoko zituela esan digu. Umea zenean Barriola miresten zuen. Urtetan Barriola jartzen zuen kamixeta eta partiduran ikusteko sarrerak oparitu zizikien.  Pelota partidura joan ziren bere anaiarekin batera, anaia Olaizolaren alde zegoen eta Iñaki Barriolaren alde. 22-1 bukatu zuten partidua eta Iñakik negar asko egin zuen.

Lehenengo mailara igotzeak ilusioa egin zion, zorte handia eduki zuela esan digu eta igo ez balitz ere pelotan segiko zuela. Esan digunez ez da erraza pelotatik bizitzea, azken finean denak dira aurkari gogorra eta beti ezin da irabazi. Hala ere, beti ezin da galdu! Firma eskatzeak ilusioa egiten dio pelotak aurrera segitzen duela ikusten duelako, Euskal Herrian bakarrik jokatzen dela eta batez ere herri txikietan. Bertsotan ere ibiltzen da, lagunekin egiten ditu bertsoak.


Pelota partiduak nola erremontatu esan digu. Galtzen zoazenean mentalki ondo egon behar zara, partidua ez delako amaitzen 22garren punturaino eta edozer pasa daitekeelako. Ezkurdiaren kontra galdu zuenean penarekin egon zela esan digu baina ez dela mundua bukatzen, azterketa batean bezala, hurrengo baterako badakizu zer egin duzun gaizki. Galtzen duenean hurrengo egunean gehiago entrenatzen du. Hurrengo partidua nola irabazi pentsatzen du. Momentu honetan aurkari gogor asko ditu baina bat aukeratu behar badu daukan aurkaririk gogorrena Jokin Altuna amezketarra da, pilotari on batetaz gain bere laguna.

Pelotariak dieta jarraitzen dute baina esaten die denetatik jan behar dutela: frutak, barazkiak, potajea eta indarra ematen duten janariak. Gozoak ia ez ditu jaten. Partidu batera atera baino lehenago arroza, petxuga eta jogurra bazkaltzen du. 

Partiduei aurre eguteko egunero entrenatzen du eta egunean 2 orduz. Astean zehar jai egun bat izaten du. Entrenamenduak frontoian eta gimnasioan egiten ditu. Frontoikoetan batez ere pelotan aritzen dira, aurkari batekin edo bikotearekin. Gimnasioan batez ere indarra lortzeko ariketak egiten dituzte. Korrika saioak ere egiten dituzte, erresistentzia eta abiadura lantzeko. Aurretik egindako lanak partiduko momentuan emaitza onak lortzen laguntzen dute.


 

Xabier Etxeberriaren bisita


 Abenduaren 14an, astelehenean, Xabier Etxeberria etorri zen gure eskolara. Idazle euskalduna da. Helduentzat, umeentzat eta komikiak idazten ditu. Pako Fakirra idatzi zuen. Liburu bat nola idatzi esplikatu zigun. Idazten hasi aurretik hasiera, korapiloa eta bukaera pentsatzeko esan zigun. 

Ondoren potkas bat egiten zegoela eta ideiak edukitzen bagenituen esateko esan zigun. Animalia batzuk soinua egiten zutenak esateko esan zigun eta belea, xaguzarra,otsoa... esan genizkion. Xabierrek esan zuen belea ondo zegoela.

Agurtu egin ginen eta gelatik Xabier Etxeberrian kotxea ikusi genuen.

2020/12/11

Gaur liburutegian gozatzen

 

GRUBSROATEURISREIUETORGIIUUTIAOAGA

Gaur basora joateko eguraldi txarra egin du eta horregatik liburutegira joan gara.





2020/12/05

EITB maratoia

Hemen daukazue EITB maratoirako sortu degun bideoa. Aurtengo egitasmoko doinuaz baliatuz ikasleek bertsoak sortu eta abestu dituzte. Koronabirusarekin bizitzen ikasten ari garelako, EZ NEGAR EGIN, GU ELKARREKIN!

2020/12/04

Olentzerori eskaera

Kaixo Olentzero! Gaur basoan galtza berriekin oso gustora ibili gara, pixka bat zikindu ditugu baino ez gara busti. Hala ere zuri eskaera bat egin nahi dizuegu, batzuk iada baditugu botak baino besteontzako ea ekartzen dituzun eta horrela denok izango ditugu oinetako aproposak.Zuk badakizu zein etxetan utzi, baietz??? Mila esker Olentzero! Asko maite zaitugu!