2012/06/29

HASI DA PUPA EGITEN

2. eta 3.mailakoen gelan zetar bakarra gelditu da bizirik. Atzo etxera ekarri nuen eta argazkiak ateraz bere berri emateko asmoa nuen.
A ze sorpresa hartu dudan gaur, etxera etorri eta pupa egiten hasi dela ikusi dudanean. Argazki batzuk dituzue hemen, zuek ere ikusi dezazuen. ONDO PASA OPORRAK! Alaitz

2012/06/22

KURTSO BUKAERAKO IRTEERA

ATZO OSO ONDO PASA GENUEN ANDOAIN ETA AMASAN. ANDOAINEN HANDIAK GOLFEAN IBILI GINEN ETA ASKO GUSTATU ZITZAIGUN ETA TXIKIAK BITARTEAN PARKEAN IBILI ZIREN. AMASAN BAZKALDU GENUEN ELKARREKIN ETA GERO ELATUA JAN GENUEN.
DATORREN URTEAN BERRIRO EGINGO DEGU BESTE BAT.
ONDO PASA UDARA


    


2012/06/21

Jadanik kutsoa bukatu da eta baratzean lan handia egin dugu 2. eta 3. mailakook. Azelgak jaso ditugu eta gelakoen artean banatu ondoren, eskolako beste ikasleen artean zozketatu ere egin ditugu. Gelditzen ziren letxugak jaso eta entsaladan jan ditugu. Brokoliak ere, goxo-goxoak zeuden.
Uda heldu da, tomateak eta piperrak loran daude, beraz ea laster fruituak ikusten ditugun.
Familia batzuk udako oporretan zehar baratza zaintzeko prest azaldu dira, beraz, mila esker zuen laguntzagatik eta ea tomate eta piper goxoak dastatzeko aukera duzuen!

2012/06/20

Oso interesgarria!

Gure urteko argitalpena bukatu dugu: aldizkari bat da “Oso interesgarria” izena du eta izenburuari begiratuz ikusten duzue gure aldizkaria oso interesgarria dela. Urte honetan denok zientzialari bihurtu gara eta egin ditugun lanak aldizkarian azaltzen dira. Gaur 2012-6-20an gure aldizkariak banatuko ditugu. Aldizkarian guk urte osoan egindako gauzak azaltzen dira, adibidez: elkarrizketak, behaketak, esperimentuak, azalpen testuak eta gauza gehiago.

Sakatu aldizkarian ikusteko

2012/06/06

Zuhatza



Ekainak 4 eta 5ean  2. Mailatik 6. maila arte Zuhatzara joan ginen. Zuhatzara iristeko lehenengo autobusa hartu genuen eta gero barku batean iritxi ginen Zuhatzara. Hango monitoreak esan zigun gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko guk prestatu, serbitzatu eta jaso egin behar genuela mahaiak. Meriendatu  eta gero batzuk pedalotan ibili ziren eta besteak optimisean. Gauean afaldu eta gero egur batzuk hartu genituen sua egiteko, sua segituan piztu genuen. Gero kontu-kontari aritu ginen. Ondoren  gordeketan ibili ginen eta Mertxe eta Alaitz gelditzen ziren, Mertxe eta Alaitz tranposa batzuk ziren Mertxe ez zelako mugitzen lekutik eta denei harrapatu ziguten.
Hurrengo egunean piraguan ibili ginen eta jolas bat egin genuen piraguakin, pelota sokorristan lantxan sartu behar zan. Bi ekipo zeuden urdina eta gorria. Urdinak irabazi zuten.
Gero bainatu ginen eta bazkaltzera joan ginen. Bazkaldu eta gero etxerako bidea hartu genuen.   Oso ondo pasa dugu eta andereñoek esan ziguten oso txintxo portatu ginela denak.