2013/12/13

Kontu Azoka

Abenduaren 11ean Kontu Azoka egin genuen eskola guztiak plazan. Guraso asko eta herriko jendea etorri zen. Lehenengo txikienak abestu, mitologiari buruzko olerkiak errezitatu eta dantzatu zuten.
Gero LHkoak bikoteka edo hirunaka postu bat osatu genuen plazan zehar. Hamabost postu zeuden eta postu bakoitzean mitologiari buruzko elezahar bat kontatu genuen. Bost minuturo gurasoak postuz aldatzen ziren, eta beste istorio bat entzutera joan ziren.
Oso ondo atera zen Kontu Azoka. Mila esker parte hartzeagatik!


2013/12/09

Maddiren bisita

Abenduaren 5ean Maddi Dorronsoro etorri zen LH 5-6 gelara mito batzuk kontatzera. Aurkezpen bat egin zigun mitoei buruz. Kontatu zigun munduko leku desberdinetan nola pentsatzen zen sortu zela mundua.
K.o. IX-XI Aztekek Mexikon uste zuten bost jainkoen arteko borroka sortu zuela mundua.
Orain dela 4000 urte Egipton uste zuten uretatik sortu zela mundua.
Orain dela 3000 urte Txinan Jin eta Jan indarretatik sortu zen Pangu jainkoa. Panguk mundua sortu zuen eta Jin eta Janen orekak zerua eta lurra sortu zuen.
Australiako aborigenen kultura zahar-zaharrean uste zuten suge batek sortu zuela. Sugeak isatsa astindu eta mendiak sortzen ziren gorputzarekin, zik-zak egiten zuen eta mendiei forma ematen zien.

Oso saio interesgarria izan da. Asko ikasi dugu. Mila esker, Maddi!!!

2013/12/04

EUSKARAREN EGUNA

Atzo Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan. Karaokea  prestatu genuen psikomotrizitate gelan. Talde bakoitzak bi kanta abestu genituen. Gurasoek ere parte hartu zuten eta 'Sarri Sarri' kantatu ziguten, kriston parrak bota genituen  haiekin!!. Irakasleek ere 'Zenbat min' kantatu ziguten eta Agurnek erakutsi zigun zein rockera ona den. Primeran pasatu genuen eta espero dugu datorren urtean jende gehiago animatzea.





2013/12/02

IRAKURKETA SAIOA

Ostiralean  irakurketa saioa izan zen eta guraso batzuk ipuinak irakurri zituzten.
Tarjeta batzuk banatu zizkiguten eta tarjetan jartzen zuen ze gelata joan behar genuen.
Irakurri zituzten ipuinak auek dira: Euskal mitologiako ipuinak, Erensugea eta zalduna, Lamia, Ez da erraza katxagorri, Pepini familia eta  Makila kixki.







Txikiak psikomotrizitate saioan