2015/12/24

Gabon egunean kantari


Gabon egunean ikasle, ikasle ohi,  guraso eta irakasleak herrian zehar ibili gera kantatu eta kantatu. Eguraldia ederra tokatu zaigu aurtengoan eta barruan sortu den giroa ere polita izan da.
Eskerrak kantuan ibili zareten guztioi.
Gabon jai zoriontsuak izan ditzazuela eta hurrengo urtea ere ona izan dezagula. Ondo pasa oporrak!

2015/12/05

Euskararen eguna

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu dugu. Aurten umeak, gurasoak eta irakasleak herrian zehar ibili gara  kantujiran, gainera kitarrajolea eta soinujolea lagundu digute musika jotzen.  Abesti desberdinak abestu ditugu eta festa giroan aritu gara. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!!!


2015/11/25

EUSKARAREN EGUNA

Dakizuen bezala, datorren ostegunean,abenduak 3, Euskarearen Eguna dugu. Hori ospatzeko Kantu-Jira egingo dugu. Hor doakizue entsaiatzeko abestiak: FURRA-FURRA BEHIN BETIKO NIRE AITAK AMARI... BAGARE EGUN DA SANTIMAMIÑA ILUNTZEAN IKUSI MENDIZALEAK

2015/11/23

PIRIRIKAN

 Aurreko ostiral goizean, ahal genuen guztia piririkan ibiltzen saiatu ginen. Tutuetatik barrena joateko genituen pilotak handiak ziren eta plastilinarekin txikiagoak egin genituen. Bestelako zilindroak ere (ur botilak, krema poteak...) lurretik edo aldapatik piririkan joaten dira. Lurretik joateko indarra eman behar diegu, aldapatik ez dute behar.

                      2 urteko gelakoak

2015/11/20

Antzerki Foruma

Gaur Mai eta Elena etorri dira eskoleko erasoei buruzko antzerki bat egitera. Antzerkian ume bati eraso egiten diote eta oso gaizki bukatzen da. Ondoren txartel batzuk eman dizkigute, bertan eszena txar bat konpotzeko erak idatzi behar ditugu. Gero aktoreek txartel batzuk hartu dituzte eta txartelan zegoen eszena hobetu behar genuen denon artean antzeztuz. Gero tailer bat egin dugu. Tailerrean lau taldetan banatu gara eta hiru argazki atera ditugu talde bakoitzak. Lehenengo argazkian jendea erasotzen , bigarren argazkian barkamena eskatzen eta hirugarrenean denak jolasten. Argazkiak egin eta gero komentatzen egon gara zein zen erasotzailea eta zein biktima.Testiguari buruz asko ikasi dugu.Testigu batek barre egiten badu batetaz erasotzailea biurtzen da. Testigu baten jarrera ona izan behar du eta biktimari babestu.

Orkestrako instrumentuak

Haizezko instrumentuak ezagunak dira gure inguruan.  Denok ikusi dugu saxofoia, tronpeta, tronboia... gure herriko jaietan eta txarangetan.
Gaur ikusi dugu haize-metala instrumentu formalena edo ezezagunena:

 TRONPA.

Eta nola ez, probatu ere egin dugu. Ea zeinek ateratzen dion soinu ederrena!!


Anjel Lertxundi

Ostegunean, Anjel Lertxundi idazlea gure eskolara etorri zen berak egiten dituen gauzak kontatzera: Nola egiten zituen liburuak, nola zuzentzen zituen, nola zuzendu zituen bi filmak... Bere lana nola egiten zuen kontatu zigun. Anjel Lertxundik 15-16 urtekin bazekien idazlea nahi zuela izan eta lortu egin zuen. Gauza asko kontatu zizkigun: Olerkiak, asmakizunak, txisteak... Goiz ederra pasa genuen Anjel Lertxundirekin eta gainera gauza pila ikasi genituguen, asko eskertzen diogu. Eskerrikasko Anjel Lertxundi!!!

2015/11/11

Intxaurrak kontatzeko makina

Gure gelan, intxaurrak kontatzeko makina bat asmatu dugu. Intxaurrak, mendian bildu ondoren , plastikozko poltsetan hamarna  intxaur sartu ditugu. Poltsa batzuetan hamaika edo zortzi, edo... bilatu ditugu, orduan makina martxan jarri dugu eta arazoa konpondu dugu. Gero, goiko geletako haur guztiak kontatu ditugu eta makinak esan digu bakoitzarentzat poltsa bat ez dela iristen. Orduan,  bikoteka poltsa bat nahiko izango dela erabaki dugu. Makinari kontuak aterarazi ondoren,  intxaurrak banatu ditugu. Denak gustura gelditu dira eta gure makina ere bai!!!

















2015/11/09

Tristeak kontsolatzeko makinak ateratzen duena

Makina from berrobi on Vimeo.

Gaztainak

BI ALDIZ GAZTAINAK BILTZERA JOAN GINEN, BAINO EZ GENITUEN AURKITU. ORDUAN, MILAK, AZOKAN EROSI ZITUEN 2K GAZTAIN, BI  DANBOLINETAN ERRETZEKO.
LEHENENGO PISATU  GENITUEN ERDIBANATZEKO, GERO GAZTAINAK KOSKATU  ETA AZKENIK ERRE.  ONDOREN HAMAIKETAKOAN DENAK JAN GENITUEN. OSO GOXOAK  ZEUDEN. HURRENGO URTEAN BERRIZ!!!!

2015/11/02

Uxarre aldera irteera

OSIALEANUXAREAJOANIÑEKAAÑAIZEAAÑOEZEUDENAIXAURAIUGEIUNE (OSTIRALEAN UXARRERA JOAN GIÑEN GAZTAINAK BILTZERA BAINO EZ ZEUDEN ETA INTXAURRAK BILDU GENITUEN)

2015/10/30

ARRABOLA LASTERKETA

Lehenengo bi hiztegi hartu genituen, gero sokarekin lotu eta azpian arrabolak (kasu honetan errotulagailuak) jarri genituen. Dinamometroarekin indarra neurtu genuen ea indar gutxiago edo gehiago egiteko balio zuen. Lurrean baldin badago marruskadura-indarra gehiago dago eta arrabolarekin marruskadura-indarra gutxiago egoten da eta indar gutxiago egin behar dugu. Aspaldi arrabola ibiltzen zen triku harrien parteak mugitzeko.
Eskolako sarreran lasterketa bat egin genuen makina sinple hauxe erabilita; arrabola.

Palanka eta indarraren biderketa

Palanka gauza pisutsuak altxatzen laguntzen digun makina sinplea da.
Palanka erabilita gelako mahai bat behatz txikiarekin altxatu dezakegula frogatu genuen. Hau frogatzeko 3 makila erabili genituen palanka modura.

Hauetako bi etzanda jarri eta hirugarren makila 2 hauen gainean. Hau honela, palanka eginez mahaia igo nahian hasi ginen behatz batekin eta zera konturatu ginen: azpiko makila mahaietik geroz eta gertuago jarri orduan eta errezagoa dela mahaia altxatzea, aldiz, geroz eta urrutiago jarri, egin beharreko indarra handiagoa dela.









2015/10/28

GASTEIZKO IRTEERA

Lehenengo autobusa hartu eta Gasteizerako bidean Baskoniako taldearen estadioa ikusi genuen, eta bertan aldagela,trofeoren gela eta VIP gela erakutsi ziguten.Gero Baskoniako taldearekin argazki bat atera genuen. Poz-pozik geunden denok. Salburuko ibilbidean bazkaldu eta gero, autobusa hartu eta Gasteizko aterpetxera joan ginen. Katedrala ikustera joan ginen eta zera kontatu ziguten: urte asko zituela,hainbat kolorekin margotu zela eta deformatu egin zela. Handik atera eta altxorraren bila jolasa egin genuen Alkizakoekin. Maletak gelatan behin utzita, afaltzera joan ginen. Afaldu eta gero jolasteko bi ordu eduki genituen,ondoren lotara joan ginen.Hurrengo eguneanan maletak gela batean utzi genituen eta Artium museora joan ginen; han gauza asko ikusi genituen. Ondoren parke batera joan ginen; tobogan oso luzeak zeuden eta tirolinak ere bai. Autobusa hartu eta Berrobira itzuli ginen. Primeran pasatu genuen!

2015/10/23

Orkestra sinfonikoa 

Musikan orkestra sinfonikoa zer den ikusi behar dugu. 
Ahoa egiteko Igor Stravinsky-ren "Suzko Txoria". Benetan ikusgarria!!

BARATZA 

Aurten ere 3 eta 4. mailakoak hasi gara baratzean lanean.


Lehenengo eta behin baratza neurtu genuen, ondoren bi talde egin genituen eta jarraian talde bakoitzak eremutan banatu genuen baratza, hau da,horrela talde berdeak eremu bat dauka eta talde txuriak beste eremu bat. Eremu bakoitza 3 karratutan banatu genuen. Talde berdeak zinta berdearekin inguratu zituen karratuak eta talde txuriak, berriz, zintza txuriarekin.






Hau egin ondoren, gauzak hasi gara landatzen. Lehenengo tipulinak landatu genituen.


Orain asteartero bikoteka landatutakoa ureztatzera joaten gara.

2015/10/16

Musika saio berezia

AOJOSUSAOROIAOISGUERAGUASMAURBEARGUABEIA.OSOEREXASA (ATZO JOSUK SAXOFOIA JO ZUEN ETA GUK ASMATU BEHAR GENUEN ABESTIA. OSO ERREZA ZEN)

2015/10/07

Domino efektua

Nola jarri egurrezko piezak  bati bultzatu eta beste guztiak erortzeko.

Lehenengo saiakera: elkartuegiak eta ez dira erori.

Bigarren saiakera: tarte handiegiak eta batzuk bakarrik erori dira.

Hirugarren saiakera: neurriko tarteak jarriaz. Denak erori dira. Froga lortuta!!!