2015/02/26

Errota eta okindegia


Astelehenean  Orendaingo errotara    joan  ginen. Han  Mikelek   katxarro  bat  itxi zuen  eta  ura  asko igotzen zen  eta  gero  errota barrura sartu  ginen. Betetako  uraren indarrak  harri batzuk mugitu eta hauek arto  irina  txikitzen  zuten .Gero  filan  jarri ginen  eta  kanpoan urak ze indar  zuen  ikusi genuen.

Gero autobusean Tolosako  okindegi batera joan  ginen ogia nola  egiten  den  ikastera. Ogia  probatu  genuen  eta  ondoren  masa

ikutu  genuen.  Ama orea  hartu  eta  joan  egin ginen. Orain eskolan ama orea zaintzen ari gara gero eskolan ogia egiteko.





Plastilina

Gelan  plastilina horrela egin dugu:

·       Bi basokada irina
·       Basokada bat gatza
·       Olio pixka bat
·       Baso erdi bat ura
·       Nahi bada, kolorea ematekoa, bota

Dena nahastu eta jolasteko prest. Masa eskuetan gelditzen bada eskuak irinarekin igurtzi.

Ea ateratzen zaizuen, bestela Haur Hezkuntzara etorri galdetzea!





2015/02/23

Bizkotxoa egiteko osagaien zerrenda

Lehen hiruhilekoan Kokorikoren ipuina hamaika aldiz entzun ondoren, guri ere bizkotxo goxo bat egiteko gogoa piztu zaigu; baina ez katu kaxkamotzarentzat, guretzat baizik, oso-osoa. Ondo ateratzen bazaigu, purra-purra, hemendik papurra, purra-purra, handik papurra, den-dena jango dugu. Bueno, agian besteok probatzeko zeozer banatuko dugu...
Ba, horretarako, lehengo ostegunean, osagaien erosketa zerrenda egin genuen, datorren astean dendara joan eta ezer ahaztu gabe dendariari esateko. Hara:

                 
2 urteko gelakoak

2015/02/20

A ze abiadura!

Berrobin mugikortasunarekin arazo batzuk daude eta guk bat aztertu dugu: herria zeharkatzen duten kotxeen abiadura. Horretarako herriaren sarreretan dauden abiadura mugatzeko bi seinaleen arteko distantzia neurtu genuen.
Herria zeharkatzeko abiadura  muga da 50 km/h. Hori kontutan hartuta, kalkulatu dugu zenbat denbora behar den herria zeharkatzeko abiadura egokian: hau da, 800m 57segundutan.


Gero bi taldetan banatu ginen herriko sarrera  bakoitzean, talde bakoitzak kronometro eta walki-talkiekin. Kotxe bat pasatzerakoan walki-talkiekin beste taldekoi abisatzen genien eta hauek kronometratu egiten zuten. Ordu batean pasa ziren kotxeen denbora jaso genuen.
Denboraren zerrenda bat egin genuen eta datu horiekin grafiko bat: hor ikusten zen kotxe gehienek ez zutela abiadura muga errespetatzen. Ondoren kalkulatu genuen kotxe bakoitzaren abiadura, eta gero bataz besteko abiadura atera zitzaigun 60km/h zela.
Pentsatu genuen  herriko bi sarreretan umeak ikustean abiadura jeitsiko zutela, eta horregatik % 10a gehitu genion abiadurari. Horrela, bataz besteko abiadura 66km/h atera zitzaigun, hau da, herria zeharkatzen duten kotxeak azkarregi doaz.!
 


2015/02/19

AUPA INAUTERIAK

OTSAILAK 12AN INAUTERIAK HASI ZIREN ETA OSPATZEKO JOLASAK EGIN GENITUEN, MOZORROTU, ARGAZKIAK ATERA ETA DANTZA EGIN GENUEN. BUKATZEKO TXISTORRA  JAN GENUEN. 6. ETA 5. MAILAKOAK SURFEROZ, 3. ETA 4. MAILAKOAK BUZEADOREZ, 1. ETA 2. MAILAKOAK SARDINERAZ ETA TXIKIAK PIRATAZ MOZORROTU ZIREN. GLOBOAK  ASKATU GENITUEN. OSO  OSO  OSO OSO ONDO  PASA GENUEN.




                                                                   


2015/02/11

Patata tortilla

Ura berotzen jarri
Patatak zuritu, garbitu eta zatitu.
Patatak kazolara bota egosteko.
Gatz pixka bat bota.
 Arrautzak puskatu eta nahastu .
 Patatak egosi  eta gero  zartarira  bota prejitzeko
 Arrautza eta patata zartarira bota eta mugitu tortilla

 Uuuuuuummmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmm ze goxoa ¡¡¡

Cookies

COOKIES Ingredients: -Cocoa powder -Peanut butter -Honey -Chocolate -Raisins -Oatmeal -Heazel nuts How to make cookies: First, we have to put all the ingredients in one bowl. Then, we have to kneed all. Next, we have to give the shape of a circle. Finally, we have to cover with cocoa powder.

2015/02/10

Natillak

Pasa den astean natillak egin genituen.
Lehengo kazola batean esnea bota genuen kanela txotxa batekin. Berotzen jarri genuen irakin gabe.
Gero arrautzen gorringoa eta txuringoa  apartatu genituen.

Bol batean esne pixka bat, arrautzen gorringoak , azukrea eta maizena jarri genituen.
Barilla batekin ondo nahastu genuen.
Inportantea da esneak ez irakitea.






Esnea eta bolekoa nahastu genuen baina irakin gabe 5 minutuz.
Kutxararen froga egin genuen eta pegatzen zenez, ontziak bete genituen.
Eta azkenik galletak jarri genituen.
Ummmm! Ze goxoooooa!

ARRAUTZEN FLANA

OSAGAIAK: - azukrea - esnea - 5 arrautz. TRESNAK: -flanera -barilla -presio eltzea. NOLA EGIN DUGU: Lehenengo eskuak garbitu, gero karameloa egiten da. Karameloa egiteko 5 aldiz saiatu ginen eta seigarrenean karameloa atera zitzaigun. Ez zitzaigun ateratzen batzuetan ur gehiegi botatzen geniolako eta beste batzuetan gogortu egiten zitzaigulako. Karameloa egin eta gero esnea, arrautzak eta azukrea bota eta nahastu. Flaneran bota eta flanera presio eltzean jarri ura eta trapo batekin golpeak ez emateko.Presio eltzean balbula igo zenean sua jeitsi genuen. Hamar minutu pasatakoan, irakasleak presio eltzeari lurruna atera zion eta egun osoa utzi genuen hozten eta azkenik neberan sartu genuen. Oso goxoa zegoen!!

2015/02/09

EROSKIKO IRTERA

Lehengo egunean Tolosako Eroskira joan ginen tailer bat egitera. Autobusa hartu eta Tolosara joan ginen eta han azaldu ziguten janako bildukietan jartzen zuela semaforo bat gantzaren kantitatea adieraziz. Semaforo gorria gantza asko zeukala,naranjarekin kontuz ibili behar eta berdea ona da. Gero frutarekin brotxeta batzuk jan genituen eta gaietak. Hamaiketakoa jan eta gero taldeak egin genituen eta talde bakoitzak egin behar zuten otordu bat prestatu eta osagaiak erosi.Gero ikusi genuen plater horiek onak ziren piramidean. Azkenik autobusa hartu genuen Berrobira bueltatzeko.


2015/02/06

Arrautza

ARAUZAIN ARAUZAOORUA MAIONS EAORIA EINIUGU. ARRAUTZAREKIN ARRAUTZA . GOGORTUAK, MAIONESA ETA TORTILA EGIN DITUGU







2015/02/05

Sardinera dantza

Hona hemen datorren ostegun gizenean egingo dugun dantza. Parte hartu nahi duzuen gurasoekin entsaio orokor bat egingo dugu datorren asteartean eguerdiko 12etan eta ezin duzuenok etxean entsaiatu dezakezue bideo hau jarraituz. Oso erreza da, animatu eta etorri gurekin festara!

Ximon etorri da

GAURXIOMEORIABRIAOPORAIAI. GUAASZEAUATEMEOOA.ODOAIUGUU. (GAUR XIMON ETORRI DA BERROBIRA OPORRETAN LIZARTZATIK. GAUA PASATZERA JOAN ARTE HEMEN EGONGO DA. ONDO ZAINDUKO DUGU.)