2015/06/08

MASKOTAREN EGUNA

Pasa den asteazkenean maskotaren eguna ospatu genuen eskolan. Denok maskota ekarri genuen etxetik. Bakoitzak bere maskota aurkeztu zuen eta azalpen batzuk azaldu zituen. Gero gela bakoitzean animalia desberdinak jarri genituen eta guk marraztu egin genituen nahi genituen maskotak. Anderenoek guk egindako marrazkiak pasiluan itsatsi zituzten. Ondoren patiora joan ginen gure maskotarekin jolastera. Primeran pasatu genuen!!.







2015/06/04

2015/06/03

Irakasle gelako planoak

Datorren ikasturtean, txiki gehiago datoztenez, irakasle gela beste gela batean egongo da.
Irakasleek guri, 5. eta 6. mailakoei aukeratu ziguten beraien gela berriaren diseinuak egiteko. Orduan, binaka banatu ginen eta planoak egiten hasi ginen. Lehenik eta behin neurriak hartu genituen eta horri batean gela marrazten hasi ginen. Lehenengo lehioak, koxkak eta atea marraztu genituen. Gero bilduta dauden mahaiak eta azkenik beste horri batean  altzari guztiak: Mahaiak, apalak, armairua, ordenagailu mahaia, eserlekuak... Altzari guztiak marraztu ondoren, moztu egin genituen. Ondoren, altzariak modu ezberdinetan probatu genituen. Bikote bakoitzak beraien proiektua bukatu ondoren, interneteko diseinu programa batera pasa genituen. Azkenik, gure proiektuak irakasle guztien aurrean aurkeztu genituen.
Ea zein aukeratzen duten!!!