2017/12/21

BARATZA

Aurten ere kostatu zaigu baina hasi gara baratzan lanean. Duela hilabete bat inguru letxuga batzuk landatu genituen baina eguraldi txarra dela eta ez dira asko hazi. Atzo,abenduak 20,3 eta 4. mailakoak eskolako baratzara joan ginen. Negutegia daukagunez barazki batzuk landatu genituen: bi koloretako tipulak,letxugak,eskarolak,espinakak... Bukatzeko, ureztatu genituen eta batzuk gabonetan ureztatzeko ardura hartu genuen. Ikusi ze txukun gelditu den!!!

2017/12/11

ORZURIREKIN BIDEO-KONFERENTZIA

    Abenduaren bostean Orzurirekin bideokonferentzia bat egin genuen Alkiza eta Adunakoekin batera. Orzurik aeronautika ingenieritza ikasi zuen eta propultsioan espezializatu zen; orain Neil Amstronek ikasi zuen unibertsitatean dago lanean. Bera Bizkaiko herri txiki batean bizi zen. Orzurik esan zuen irakasle ona izan zuela, inspirazio ona eman ziona eta horregatik lan hori aukeratu zuela. Orain dela urte batzuk Pekinen egon zen. 

   Unibertsoari buruz hitz egin zigun eta galderak egin genizkion. Orzurik unibertsoaren inguruko informazio pila bat eman zigun. Badakizue satelite natural guztiak ez daudela material berdinez eginda? Agian beste planetaren batean bizia dagoela? Emakumeak joaten baldin badira espaziora etorritakoan ezin dute umerik eduki. Izarrak energia dute eta energia hori bukatzen denean itzali egiten dira. Zientzialariek ez dakite gasezko planetak zein tamainako erradioa daukaten. Sateliteen mezuak Madrilera iristen dira antena baten bidez. Planeta baten atmosferara sartu nahi baduzu salto egiten duzu, errebotatu bezala. 
   
  Orzuriren lana da espazioaren maketak egitea eta eraikuntzak hobetzea. Galdetu genionean ea gizakiak Martera joan daitezken, Orzurik kontatu zigun badagoela pertsona oso aberats bat proposatu duena gizakiak Martera eramatea. Arazoa da Lurrera bueltatzeko espaziontziak energia bero moduan galdu behar duela eta hau oso zaila dela, horregatik pertsonak hil egin daitezke bueltatzerakoan.





2017/12/05

Euskararen eguna

Pasa den ostiralean "Kantu jiran" ibili ginen Berrobiko kaleetan zehar. Euskararen Eguna ospatzeko euskal abestiak kantatu genituen.  Izarnek trikitixarekin lagundu zigun, Estibalitzek panderoarekin eta Ander eta Eñaut gustura ibili ziren bonboa eta platilloak joz. Eguraldi txarra kez gintuen atzera bota. Jende dexente elkartu ginen eta gustura aritu ginen Euskararen alde.





2017/12/01

Txotxongiloak Tolosan


Asteartean txotxongilloak ikusi genituen leidorren. Gero museora joan ginen. Txotxongilloak mota desberdinetakoak zeuden. Gustatu zitzaigun. Bere maskota ikusi genuen. Mariona izena du.

2017/11/24

Alkizako basora joan gara goiza pasatzera Aduna eta Alkizako lagunekin. Eguna kantatuz hasi dugu eta hiru lekutan geldituz basora iritsi gara. Arauak gogoratu eta jolasean hasi gara. Asko jolastu ondoren lurrean etzan eta begiak itxita basoari entzun diogu. Gailetak jan eta eskolara bueltatu gara.





Euskararen eguna


Datorren ostiralean, abenduaren 1ean, Berrobin zehar ibiliko gara " Kantu jiran" Euskararen Eguna dela eta. Hemen jarriko ditugu abestuko ditugun abestiak etxean entsaiatzeko.














2017/11/17

Arkaitza aldean paseatzen

Gaur Arkaitza aldera joan gara paseatzea. Arkaitzan atsedena hartu ondoren, aurrera jarraitu dugu eta astoei jaten eman diegu. Gustura ibili gara!!!

2017/11/13

Soyuz

Soyuza suziria egin dugu gelan. Hau da Nazioaretko Espazioko Estaziora astronautak eramaten dituen suziria. 




LIBURUEN ALTXORRA

Pasa den ostegunean Imanol Mercero  etorri   zen  liburuen     altxorrarekin    eta   hilabete   bat     utzi   zigun    liburuak   hartzeko.   Liburu   pila bat    berriak    ziren.  Liburu  berri  batzuk   aurkeztu    zizkigun   eta  txisteak   kontatu   zizkigun.  LH 3-4 eta  LH 5-6ko  gelakoak   liburuak   apuntatzeaz    arduratzen dira eta honela mailegu zerbitzua eskeiniko da. 




2017/11/11

ARBELA BERRIA!


Eskolako aterpean arbela bat jarri degu jolasteko. Bertan idazteko klariona bakarrik erabili dezakegu. Denon artean zaindu behar dugu. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!


2017/11/06

JULEN IKASTERA ETORRIDA

Julen etorri da ikastera gabonak pasa arte. Julen Berrobikoa da eta 21 urte ditu. Maixua izan nahi du. Mendira joatea guztatzen zaio.


2017/10/27

ITZALAK



 Atzo  itzalak   marraztera   joan   giñen   plazara  egunean  zear. goizean   goiz  eta  arratxaldean   itzala   aunditu  egiten   zen      eta  eguardian   txikitu   egiten  zen. Itzala eguzkiaren kontran ateratzen zen.







2017/10/20

Bilboko irteera

Kaixo.
Berrobi eta Alkizako LH 3, 4,  5 eta 6. mailakoak Bilbora joan ginen, urriaren 16 eta 17an.
Bilbo piska bat ezagutzera abiatu ginen. Pixka bat ibilitakoan Alhóndiga ezagutzera joan ginen, zutabe asko zeuden, kolore desberdinak eta itxura askotakoak. Denak oso politak ziren. Irakasleak esan ziguten guri gehien gustatzen zitzaigun zutabea aukeratzea. Pisu bat gorago liburutegia zegoen, oso handia zen. Umeen gelan sartu ginen, gauza asko zeuden: liburuak, almoada lapitza itxurarekin, telebista …
Ondoren parke batean bazkaldu genuen, Doña Casilda izenekoa. Denak bazkaldu ondoren Deustuko liburutegi berrira joan ginen, milioi bat eta erdi liburu zituzten! Gero tranbia hartu genuen aterpetxea joateko. Zazpigarren pisutikan izugarri bista ederrak geneuzkan.  
Afaltzera jaitsi ginen, gero kanpora atera ginen jolastera. Aspertutakoan bakoitza bere gelara joan zen bere gelako kideekin.
Hurrengo goizean esnatu ginenean gosaltzera jeitsi ginen. Gero futbol partidu bat egin genuen eta guk irabazi genuen 2-0!! Ondoren hortzak garbitu eta alde egin genuen piknika hartuta. Gero San Mames ikusi genuen eta Monikarekin eta San Mamesekin argazkia atera genuen, Metroa hartu genuen Bilboko alde zaharrera joateko eta han jolas batzuk egin genituen.
Ondoren Guggenheimeko ondoko parkean bazkaldu genuen. Eguzki sistemaren erakusketa bat ikusi genuen eta esplikatzen zigun gizonari ez zitzaion gehiegi ulertzen.  Hori bukatutakoan Guggenheim ikusi genuen, eta ez ziguten  utzi ikuitzen burni ziztrin bat. Gero autobuseko gidaria gure bila etorri zen, maletak hartu eta etxera bueltatu ginen.


Gaztainak jaten




Gaur gaztainak erre ditugu eta hauek dira eman ditugun pausoak:

1.- 2 kilo gaztaina kilo banatan banatu.
2.- Gaztainak koskatu.
3.- Danbolinetan sartu.
4.- Erre
5.- Azala kendu eta jan

2017/10/17

Itzalarekin jolasean


EGUZKIAK  ITZALA SORTZE DU. ITZALAEIN JOLASTU IAN PLAZAN,  LAGUNEN ITZALA HARRAPATZEN , IRUDI DESBERDINAK EGITEN...