2017/05/24

Patxi Zubizarretaren bisita

Gaur Patxi Zubizarreta idazlea, gure eskolan izan da, gauza asko kontatu dizkigu literaturari buruz.

Patxi 1964ean jaio zen eta 53 urte ditu. Irakasle bezela lan ere egin zuen, baina oso denbora gutxiz. Bere amak esaten zion bere denbora librean idazteko, baina ikasleen lanak egin ondoren, ez zuen denborarik izaten, horregatik utzi zuen irakasle izateaz. Ala ere gustatzen zaio irakasle izatea eta lanpostu zaila dela esaten du.
Ipuin bat kontatu digu, masusta gorria eta beltzari buruz, eta neska polit bati buruz.
Berak esan digu ipunak hiru P dauzkala: lehenengoa: pertsonaia, bigarrena: pasioa eta hirugarrena: paisaia.
Literaturak berarentzat laguntzen digu mundua nola den jakiteko, sentimentuak adierazteko, mendekua hartzeko, eta gehien bat, idaztea da txokolatezko tarta gozo bat jatea baino hobeago.
Esan digu bere lehenengo liburua oso txarra zela, azukre gehiegi zeukala eta liburu batek azukre pixka bat eta gatz pixka bat eduki behar duela. Kontatu digu berari zailagoa egiten zaiola liburuaren izenburua egitea liburuaren lehenengo esaldia baino, lehenengo esaldia zaila egiten zaio liburuaren zati oso garrantzitsua delako.
Patxik ere bere txikitako bihurrikeriak kontatu dizkigu, adibidez: oso gozozalea zen eta bere amari karteratik diru pixka bat hartzen zion donutsak erosteko eta ondoren oso damututa zegoenez igandetako paga bere amari itzuli behar zion , baina regalizak gustatzen zaizkionez regalizak erosten zituen.




ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK PATXI!!!




2017/05/22

Igeldokoen bisita

IGELDOKOAK EGUN PASA ETORRI ZIREN.  TXERRIAK IKUSTERA UXARRERA JOAN GINEN ETA BESOETAN HARTU GENITUEN MATTE MATTE EGITEKO . 
ELKARREKIN BAZKALDU ETA JOLASTU GENUEN.  HURRENGORARTE IGELDO!







2017/05/15

Irakasle eskola bisita

OSTIRALEAN DONOSTIARA JOAN  GIÑEN  GARAZIN ESKOLA (Irakasle eskola) SIKOMOTRIZITATEA  EGITERA.

BORJAK IPUINA KONTATU ZIGUN.