2017/12/21

BARATZA

Aurten ere kostatu zaigu baina hasi gara baratzan lanean. Duela hilabete bat inguru letxuga batzuk landatu genituen baina eguraldi txarra dela eta ez dira asko hazi. Atzo,abenduak 20,3 eta 4. mailakoak eskolako baratzara joan ginen. Negutegia daukagunez barazki batzuk landatu genituen: bi koloretako tipulak,letxugak,eskarolak,espinakak... Bukatzeko, ureztatu genituen eta batzuk gabonetan ureztatzeko ardura hartu genuen. Ikusi ze txukun gelditu den!!!

2017/12/11

ORZURIREKIN BIDEO-KONFERENTZIA

    Abenduaren bostean Orzurirekin bideokonferentzia bat egin genuen Alkiza eta Adunakoekin batera. Orzurik aeronautika ingenieritza ikasi zuen eta propultsioan espezializatu zen; orain Neil Amstronek ikasi zuen unibertsitatean dago lanean. Bera Bizkaiko herri txiki batean bizi zen. Orzurik esan zuen irakasle ona izan zuela, inspirazio ona eman ziona eta horregatik lan hori aukeratu zuela. Orain dela urte batzuk Pekinen egon zen. 

   Unibertsoari buruz hitz egin zigun eta galderak egin genizkion. Orzurik unibertsoaren inguruko informazio pila bat eman zigun. Badakizue satelite natural guztiak ez daudela material berdinez eginda? Agian beste planetaren batean bizia dagoela? Emakumeak joaten baldin badira espaziora etorritakoan ezin dute umerik eduki. Izarrak energia dute eta energia hori bukatzen denean itzali egiten dira. Zientzialariek ez dakite gasezko planetak zein tamainako erradioa daukaten. Sateliteen mezuak Madrilera iristen dira antena baten bidez. Planeta baten atmosferara sartu nahi baduzu salto egiten duzu, errebotatu bezala. 
   
  Orzuriren lana da espazioaren maketak egitea eta eraikuntzak hobetzea. Galdetu genionean ea gizakiak Martera joan daitezken, Orzurik kontatu zigun badagoela pertsona oso aberats bat proposatu duena gizakiak Martera eramatea. Arazoa da Lurrera bueltatzeko espaziontziak energia bero moduan galdu behar duela eta hau oso zaila dela, horregatik pertsonak hil egin daitezke bueltatzerakoan.





2017/12/05

Euskararen eguna

Pasa den ostiralean "Kantu jiran" ibili ginen Berrobiko kaleetan zehar. Euskararen Eguna ospatzeko euskal abestiak kantatu genituen.  Izarnek trikitixarekin lagundu zigun, Estibalitzek panderoarekin eta Ander eta Eñaut gustura ibili ziren bonboa eta platilloak joz. Eguraldi txarra kez gintuen atzera bota. Jende dexente elkartu ginen eta gustura aritu ginen Euskararen alde.





2017/12/01

Txotxongiloak Tolosan


Asteartean txotxongilloak ikusi genituen leidorren. Gero museora joan ginen. Txotxongilloak mota desberdinetakoak zeuden. Gustatu zitzaigun. Bere maskota ikusi genuen. Mariona izena du.