2018/04/24

OILASKO- BULARKI FESTA

Gaur sukaldaritzako tailerrean bigarren plater bat prestatu dugu. Gure errezeta egiteko osagai hauek erabili ditugu: oilasko- bularkiak, piper gorriak, piper berdeak, txanpinoiak,patatak,tipula, baratxuriak, olioa eta gatza. Lehenengo barazki guztiak garbitu eta prestatu ditugu. Bitartean, beste batzuek patata frijituak prestatu dituzte. Barazkiak frejitu ondoren, bularkiak tiratan prestatu eta sartaginean bota ditugu. Bukatzeko, bakoitzak bere taperra hartu du eta prestatutako gauza guztiekin bete egin du. On egin!









2018/04/19

JOSTE TAILERRA

Joste tailerrean poltsoak, zakuak, karterak eta aurreko-mantalak egingo ditugu. Gaurko tailerrean patroiak marraztu, moztu, orratzak jarri eta telak aukeratu ditugu. Hurrengo saioan josten hasiko gara. Ea zer moduz moldatzen garen!





GAURKO PASTA ENTSALADA!!

Gaur  pasta entsalada egin dugu. Horretarako, letxugak eta tipulak baratzetik jaso ditugu. Ondoren dena, garbitu dugu. Horretaz gain, ensaladari artoa, azenarioak, txaka, tomateak, azeitunak eta sesamoa bota dizkiogu. Makarroiak eta arrautzak egosten jarri ditugu. Maionesa ere geuk egin dugu. Lanak denon artean banatu ditugu. Bakotzak entsalada osatu du nahi zuen bezala baina baldintza bat bete behar genuen: entsaladak gutxienez lau kolore izan behar zituen.









Berrobiko loreak

2018/04/18

Txikiak sukaldean


KURKAIÑJOAKAAAOAEOSTAAIOAEITO
OSOSAATAAID

(Gaur Kandiñea joan gara platanoak erostera batidoa egiteko. Oso goxoa atera zaigu!!!)

2018/04/16

Joste tailerra

Joste tailerrean gure etxeetan nork josten duen aritu gara komentatzen. Ondoren egin ditzakegun gauzak zerrendatu ditugu eta irudi desberdinak ikusi ditugu. 
Gaur haria jostorratzean sartzen ikasi degu, hariari korapiloa egiten eta kartulina batean puntu desberdinak praktikatzen aritu gara. Hurrengo saioan jostorratz finarekin eta telan egingo degu lan hau.
Josteko pazientzia handia behar da eta zeozer ez bazaigu ondo ateratzen askatu eta berriro hasi beharko degu.



SUKALDARITZAKO TAILERRA

Gaur sukaldaritzako taierrari hasiera eman diogu. Maila desberdinetako ikasleak elkartu gara. Monika, Ainhoa eta Jonek barazki purea nola egin azaldu digute. Hiru talde osatu dira: bat baratzara joan da, beste batek barazkiak moztu eta zuritu egin ditu eta azken taldeak ogi zatiak moztu egin ditu eta sesamo haziekin batera frejitu ditu.
Barazkiak moztu eta gero,oia espresean jarri ditugu eta egosteko ura eta gatza gehitu diogu. Sutan jarri dugu eta 15 minututan utzi dugu. Oia ireki dugu eta batidorakin dena txikitu dugu.Gero taperretan banatu dugu eta 
etxean jan dugu. Goxo- goxoa zegoen gure barazki- purea!!!











Berrobi marrubi telebista

2018/04/13