2018/12/20

GABONETAKO POSTALA

Atzo gabonetako postala prestatu genuen etxera eramateko. Anai arreba daukatenak   anai-arreba  txikiaren  bila joan ziren   eta  geletara eraman zituzten. Familika postala osatu genuen Olentzero jartzen. Batzuk portatiletan olentzeroren  argazkiak    bilatu zituzten  eta beste batzuk bazekiten oso ongi nola egin. Espero dugu postala etxe guztietara ailegatu izana!!!





KONTU AZOKA

Pasa den ostiralean kontu azoka bat antolatu genuen hiruhileko honetan egindako lana herrikoei erakusteko. Orain nola egin genuen azalduko dizuegu.
Lehenengo haur hezkuntzakoek  dantza egin zuten eta Agurne, Mila eta Aloña Basajunez, Mariz eta sorginez mozorrotu ziren, eta beraiekin batera dantzatu zuten. Abesten eta dantzatzen ari ziren bitartean  kantan pertxonai mitologikoak  agertzen ziren eta LH5-6. mailakoak beraiek  kantan ateratzen ziren pertxonaien marrazkiekin borobilean dantzatzen zuten .Dantzak bukatu eta gero Oierrek eta Junek aurkezpen txiki bat egin zuten eta gero kondairak ahoz ahoz kontatzen hasi ginen LH 1 mailatik gorako haurrak. Jendeak postu bat aukeratzen zuen eta postu guztien kondairak bukatzen zirenean irrats saioko musika  jartzen zen eta orduan postuz aldatu behar zuten.

Espero dugu ostiralean egindako azoka gustatu izana hor egon zareten guztiei!


Agurrr!!!!







HERRIKO LIBURUTEGIRA!!!

Atzo herriko liburutegira joan  ginen hiru taldetan banatuta liburuak hartzera. Lehenengo taldean LH 1.eta 2. mailakoak  joan ziren, gero gu joan ginen eta azkenik  5 eta 6. mailakoak. Oso liburu politxak zeuden.Geihenek  Harry Poterren  liburuak hartu nahi zituzten. Begoñak asko lagundu zigun. Liburuak irakurtzeko gogoak geneuzkan eta Mónicak liburuak apuntatzen zituen bitartean guk ezin aguantatu, liburuak hartu eta irakurtzen hasi ginen. 
Eskerrik asko Begoña!!! 


 

2018/12/15

Trimestre bukaerako lana


Hemen daukazue 1.go eta 2. mailakook egindako lana. Luze xamarra da baina merezi du bukaera arte entzutea eta ikustea. Eskerrikasko!





2018/12/14

ANTZINAKO EGIPTO

Hiruhileko henetan LH 3 eta 4.mailakoak aintzinako Egipto lantzen aritu gara. Gauza asko ikasi ditugu eta maketa bat egiteko erabili ditugu. Maketan aintzinako Egipton erabiltzen ziren gauza asko jarri ditugu: shadufak, piramideak, etxeak, baratzak, tenpluak, sarkofagoak, esfinjeak..