2020/04/28

Lehenengo irteera

Kaixo denoi!!!
Leire naiz. Ikusten zaituztet ze pozik zabiltzaten zuen lehenengo irteeretan. Ni enkarguak egitera atera naiz berrogeialdi honetan baina nere seme-alabak ez dira batere atera pasa den igande arte. Txintxo-txintxo egon dira etxean, zuek bezela.
Igandean beraiekin atera nintzen. Ez genuen ezer berezirik egin, baina lehenengo irteera oso berezia izan zan. Urduri geunden atera aurretik, ni ere bai. Portaletik atera eta jendea maskarillarekin ikusteak harritu egin zituen  seme-alabak baina poz pozik joan ginen Tolosako alde zahar aldera. Hasiera batean ez genuen jende asko ikusi baina denboraren poderioz umeak beren guraso eta triziklo, patinete, bizikletekin... ikusi genituen.
Tolosako triangelua pasa eta lehengusuak ikusi genituen, a ze poza! Haiekin hitz egiten gelditu ginen distantzia mantenduz noski, eta poliki poliki jende ezagun gehiago ikusi eta borobila handitzen joan ginen. Fandango bat dantzatu behar genuela zirudien! Hizketaldi bat egin ondoren amonaren etxeko balkoi azpira joan eta bisita egin genion. Hainbeste denbora ikusi gabe... Bera ikusi eta egun berezia zela eta pastelak etxera ekartzea eta ospatzea pentsatu genuen.
Goiz polita pasa genuen.
Seme-alabei bizipen hau beraien egunerokoan idazteko esan nien. Zuei ere berdina esaten dizuet. Egoera honetaz beti gogoratuko gara eta egun hauetako bizipenak idatziz jasotzea gerorako opari bat izango da. Animatu!
Muxuak eta animoak denei!!!

Leire

Beñat eta Ingeren lehenengo ateraldia!!


Merlin eta Unax



2020/04/27

Ugaitz korrika


Ander eta Oier baloiarekin


Ioritz gustora motokin


Izaro- Aitorren irteera


Danel pozik marrazten


Aretxen igandeko ateraldia


David Buenoren hitzaldia


Sara eta Nahia


Noa eta Mararen lehen irteera


Ian eta bere trizikloa


Asteko proposamena

Kaixo denoi. Astelehenero bezela hemen gatoz aste honetako proposamenarekin.
Atzotik aurrera haurrek baimena daukazue kalera egunean ordubetez ateratzeko. Aste honetan hori jaso nahi degu, ZUEN LEHENENGO IRTEERAren berri izan nahi degu. Nola sentitu zareten edo zer egin dezuenari buruzko bideotxo bat edo idatzi bat zuen tutoreari bidali eta berak jarriko du blogean.
Animo denoi!!!

2020/04/23

Anderren erronka


Casteller erronka Manex- Oinatz eta aita


Enararen erronka


Izarren erronka


Ibai eta Enekoren erronka


Nora Salbotxen hitzaldia


world book day


Today is 23 rd of April and that's why it's the world Book Day
                                Enjoy reading many fantastic books 
                                                     Here you are this story about pets
Gaur Munduko liburu eguna .
                                Ondo pasa liburu zoragarri asko irakurtzen !.
                                               Hona hemen maskotei buruzko bat .

Nazioarteko Liburu eguna

Gaur Liburuaren Nazioarteko eguna da eta mundu mailan ospatzen  da. 
Liburuak zertarako? amesteko, ondo pasatzeko, ikasteko, bidaiatzeko, informazioa jasotzeko... 
Zuek ere ondo pasa dezazuen, Eskola Txikietako blogean zintzilikatuta dauden ipuin zoragarri batzuen enlazea  hemen duzue! Gozatu! amestu eta ipuinean murgildu!

https://www.eskolatxikiak.eus/213-eskola-txikiak-etxetik-ipuinak

2020/04/20

Jurgi, Aitzol eta Gariren erronka


Aupa Beñat eta Ingeeee!!!!


Asteko proposamena

Kaixo denoi!
Zer moduz zaudete? Aste Santuko oporren ondoren ere etxetik lanean jarraitu behar dugunez eta elkar ikusi ezin dugunez, asteko proposamenekin jarraituko dugu.
Aste honetako proposamena beste guztioi ERRONKA bat botatzea izango da. Zuek bakarrik edo etxekoekin egiten duzuen erronka bat grabatu eta tutoreati bidali. Tutoreak blogean jarriko du.
Guk etxean saiatu egin beharko dugu zuek proposatutako erronka errepikatzen. Iruzkinak hor daude komentarioak egiteko.
Animo, elkar ikustea pozgarria da eta!


2020/04/14

Elenaren mezua

Antzerkiko irakasleak, Elena Aranbarrik, eskolako blogean  mezu bat publikatzea eskatu dit.

Kaixo guztioi! Faltzan botatzen zaituztet. Ziur nago datorren ikasturtean gauza politak egin ahal izango 
ditugula, dibertitu, entseguak egin eta dantzatu zuek bakarrik dakizuen bezala. Tiobiboak birak eta birak 
ematen, saltoka, tirokatzen eta etengabe barre egiten. Nagusienei ez diet ezer esaten, dantza egitea 
ez delako zuen jarduera gogokoena. 😁🤣
Besarkada bat guztiontzat, eta ikasturte arraro hau amaitu baino lehen elkar ikustea nahiko nuke.
Gehien gustatzen zaizkizuen abestietako bat bidaltzen dizuet  etxekoekin dantzatzeko!!!!! !

Joane eta Asierren txistea!!!


Unax eta Merlinen txistea!!!!


Rubenen txistea