2021/12/23

Ipuinekin gozatzen

Gaur herriko liburutegira joan gara. Ezin izan degu itxaron liburuen barruan zegoena ikusteko. Eskerrikasko Begoña hain ipuin politak gure eskura jartzeagatik!



Olentzero etorri da!!!

 Gaurkoan ere Olentzero etorri da eskolara. Bihar etxe guztietatik pasako dala esan digu. Txintxo portatu!!!!



2021/12/21

Idazkide finlandesak

FINNISH PENPALS 

IDAZKIDE FINLANDESAK

LH5 eta 6koek ingleseko klaseetan Porikoei (Finlandia) ezagutuz eskutitzak bidaltzen egon gara. Klaseko bakoitzari Poriko bat tokatu zaio: Moonaa, Eevertti, Elli, Oliver, Taneli, Ellen, Noa, Inka, Silvia, Ida, aada, Jasper, Karla, Isa and Bella.  Lehenengo gure bizitzaren inguruan hitz egin genuen (zer gustatzen zaigun egitea, nola izena dugun...). Gero beraien galderak erantzun eta eskolari buruz hitz egin genuen. Azkenik Olentzerori buruz hitz egin genuen: Nolakoa zen, nola ospatzen genuen eta abar. Guk bidaltzen genuen bezala beraiek guri ere informazioa bidaltzen ziguten.


We have been  sending letters in English classes to the students of 

Primary 5 and 6 who live in  Pori (Finland). Everyone in our class has got  another penpal: Moonaa, Eevertti, Elli, Oliver, Taneli, Ellen, Noa, Inka, Silvia, Ida, aada, Jasper, Karla, Isa and Bella. First  we talked about our life (what we like to do, what our name is…). Then we answered our questions and talked about school. Finally we talked about Olentzero, how we celebrated Christmas and so on. Just like we sent them, they sent us information. 



GLOGG
DEITZEN DIOTE FINLANDESEK
GUK BERRIZ KONPOTA !

2021/12/20

Olentzero eta Mari Domingiri gutuna

Olentzero eta Mari Domingi maiteak:

Aurten oso txintxoa izan naiz. Horregatik, eskatutako liburuak ekarriko dizkidazuela pentsatzen det. Iaz, jostailu asko ekarri zenizkiguten nere senideei eta neri, baina liburu gutxi. Tartetxo bat badezue, irakurri nere zerrendatxoa, mesedez.

Eskerrikasko Olentzero eta Mari Domingi!

https://www.galtzagorri.eus/eu/haur-eta-gazte-literatura/gomendagarriak-urtez-urte

2021/12/15

Urkiren abenturak

 

LH1eta 2ko ikasleek Urki izeneko Lehen gizakiari buruzko ipuin bat asmatu dute. Nahi al dezue istorioa ikusi, irakurri eta entzun? Klikatu hemen:

Urkiren abenturak

2021/12/14

Euskararen erabilera


Maier Ugartemendia etorri zaigu eskolara, bere lanari buruz hitz egitera. Lehenik galdetu digu ea Berrobin zer hitz egiten genuen: euskara mordoa, euskara edo euskara gutxitan. Berrobikoak euskera aukeratu dugu. Baina ikusi dugu %80k euskara egiten dugula. 


Gero jolas txiki bat egin dugu. Eskolan, patioan, eskolaz kanpoko ekintzetan, eskolaz kanpo eta etxean nola egiten dugun. Eskubian jartzen bazinen euskeraz hitz egiten zenuela zen. Erdian jartzen bazina gaztelera edo beste hizkuntza batez hitz egiten genuela zen. Ezkerrean biak parean hitz egiten zenituela zen eta ikusi dugu Berrobiko eskolan gehien biak parean hitz egiten ditugula. 


Maierrek bizikleta zahar baten argazkia erakutsi digu eta esan digu guk ez bagenuen euskaraz gehiago hitz egiten bizikleta zahar hori bezala geratuko zela euskara. 


Azkenik esan digu superbotere bat edukiko bagenu euskararen alde zer egingo genuen.


Euskera gehiago hitz egingo beharko genuela iruditzen zaigu. Maierri esker asko ikasi dugu. 


Eskerrik asko Maier!


2021/12/10

Urki tronboia jotzen

Pasa dan ostiralean Urki, Izaroren semea, etorri zen gure eskolara tronboia jotzera. Tronboia gertutik ikusi eta entzuteko aukera eman zigun 

 Mila esker Urki, jarraitu horrela!




2021/12/03

Euskararen Astea

Euskararen Astean ekintza mordo bat egin ditugu. Goizero megafoniatik LH5-6ko ikasleek eguneko plana zein zen azaldu digute, eskola apaindu dugu, ikasle ohiak etorri dira ipuinak kontatzera, Maierrek euskararen erabilerari buruzko hausnarketa egiten lagundu digu, euskal dantzak egin ditugu, herri kirolak, taloak egin eta jan ditugu, Berrobi Kantari... 
Mila esker ekintza hauek guztiak aurrera eramaten lagundu diguzuen ikasle ohi, Udaletxeari, herriko aguazilei, gurasoei, aiton-amonei... Zuekin kontatu leike! 
Aste honetako argazki batzuk "Argazkiak" atalean zintzilikatu ditugu.

2021/12/02

Eskola Txiketako jantziak

Aurten, Eskola Txikietako festa Errezilen izango da. Gaur arratsaldean, gurasoek eskola atarian Eskola Txikietako kamisetak, sudaderak, poltsak... salgai izango dituzte.

 
Astearte arratsaldeko argazkia                                    

2021/12/01

Gaurko dantzak

Euskararen Astean murgilduta, ekintza pila bat egiten ari gara egunero. Gaur dantzak egin ditugu. Hemen ikus ditzakezue zatitxo batzuk. Astea bukatutakoan egindako ekintzen argazki eta bideoak zintzilikatuta egongo dira Argazkiak atalean. Eman diezaiogun bultzada euskarari!!!!

2021/11/26

Liburutegian

 Gaur basora joateko eguraldi kaxkarra genuenez, liburutegira joateko aprobetxatu dugu. Begoñak udaletxean dagoen argazki erakusketa erakutsi digu eta gu ere argazkietan gaudela konturatu gara. Gero ipuinak irakurtzen gustora egon gara. Eskerrik asko Begoña!!





Ekoguneko irteera

 

AZOEKOGUNEA JOANGIÑE ARAPAGEPA SOKATA PELOTAIBILIGIÑE. ODOPSGUN

(ATZO EKOGUNERA JOAN GINEN. HARRAPAKETAN, SOKATAN, PELOTATAN IBILI GINEN. ONDO PASA GENUEN.)






Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna



 

2021/11/25

Kobazuloa


Lehenengo eta bigarren mailakoak asko ikasten ari gera Lehen gizakiari buruz. Eskolan kobazulo bat egin degu. Ikusi nahi al duzue nola egin dugun???
Egin klik "Kobazuloa" hitzean.


Kobazuloa

 


2021/11/24

Sumendia

 

SUMEDIA EGIDEGU PAPSTILI2KRBONATO KOLORATAETA  OZPIÑAERABLIDIUTGU

(SUMENDIA EGIN DUGU. PLASTILINA, BIKARBONATOA, KOLORANTEA ETA OZPINA ERABILI DITUGU.)






2021/11/18

Kontzertua

Gaur HHko eta 1.zikloko ikasleak Donostira joan gara Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzara. Han  ZIRKUS ikusi eta entzuteko aukera izan degu.

Biolina, tronpeta eta pianoa gertutik ikusi eta entzun ditugu eta bi akrobaten laguntzaz musikaz gozatu degu. Datorren urtean berriro joango gera!















2021/11/16

Yolanda Arrietaren bisita

 

YHAAAREJEERCVNIDILBOÑG

AOAXCCBNMO

(YOLANDA ARRIETA ETORRI DA IPUINAK KONTATZERA. ASKO GUSTATU ZAIGU.

ESKERRIK ASKO YOLANDA!)




2021/11/04

EGIPTO

 Gaur Egiptori buruzko erakusketa prestatzen aritu gara.





EUSKARAI BURUZKO GALDETEGIA

Gure eskolako familiek egunerokoan erabiltzen duten hizkuntzari buruz galdeketa bat bete zuten. Galdetegietako erantzunak bateratuaz ikasleek Driveko kalkulu orria erabilita grafikoak sortu dituzte.

Hona galdetegiko emaitzak.



KALABAZA  EDO KUIA HAZI DA !!!😊

  ZERGATIK BAT ERNALDU DA ETA BESTEAK EZ?😕

        Gure baratzean Urriak 25ean ikusi genuen  .Jasotzen degunean ....nola prestatuko degu jateko?

   Lore arrak eta emeak izaten dituzte,desberdinak. 

     Emeak atzeko aldean gero kuia izango den pinporta dakar.

Beti txorten puska batekin jaso behar da, hau da, ebakita, ez tiraka .

     IKUSI LASAI  BIDEOAN NOLA  HAZITZEN DEN KUIA

     108 EGUNETAN ZEHAR !

     



     

Tenperarekin esperimentatzen

 Bi urtekoak ere hasi dira tenperarekin esperimentatzen. Artistak!!!!




2021/11/03

Eskola hustutzea

Gaur goizean, eskola arrazoiren batengatik hustu beharko bagenu nola egin beharko genukeen jakiteko entsaio edo simulazio bat egin degu. 

Eskolan gaudela sirena entzuten badegu, gauzak dauden bezela utzi, ilada bat osatu eta irakasleak esanda bezela eskolatik patiora atera behar degu. Patioan iladak osatu eta irakasleak denak ote gauden kontatzen du. Gaurkoan eskola osoa hustutzeko 3 minutu inguru behar izan ditugu. 



2021/10/22

Gurasoak ipuin kontalari

Aste honetan guraso mordo bat etorri zarete guri ipuinak kontatzera. Eskerrikasko Ixiar, Joseba, Javi, Maier, Naiara, Ester, Zuriñe,  Izarne eta Oihana.