2021/04/30

Gereziondoaren landaketa

KAIXO: 
 2021/4/28 (asteazkena) 
Lehenik eta behin kanpofutbolean elkartu ginen Porrotxek eta Marimototsek ekarri ziguten gereziondoa landatzera. Gero Esterrek amaren intxaurra liburua irakurri zigun. Ondoren Izarnek esan zigun liburuaren lehen orrian Porrotxek bere umeei gauero kantatzen zien olerkia zegoela. Eta Esterrek kantatu egin zigun eta guk berari errepikatu genion. Izarnek esan zigun zapia nahi bagenuen hartu eta gereziondoari jartzera joateko, joan zaizkigun pertsonak gogoratzeko. Gero denak batera LH5 eta 6 koak egin zituzten bertsoak kantatu genituen. Jarraian Izarne eta Estiri jarraituz gereziondoa landatzera joan ginen. Azkenik Sabinok eta Mikelek egin zuten zuloan gereziondoa landatu genuen.

2021/04/26

ETXEKO IPUIN KONTALARIAK

Literatura astean, Ione, Pedro, Zuri eta Aloña ipuinak kontatzera etorri dira. Oso oso gustora egon gara. ESKERRIK ASKO ETA ETORRI BERRIRO!!!!!!

2021/04/23

ESKERRIK ASKO ESTER!!!

 Oso gustora egon gara zure ipuinak entzuten! Mila esker!




LIBURU MAILEGUA

 Literatura asteari bukaera emateko  liburu mailegua egin dugu gelaka. Etxetik liburu bat ekarri eta kuarentenan egon ondoren beste lagun batek irakurriko du. 





IRAITZ APARATUA

Iraitz-aparatuak odoleko hondakinak garbitzen ditu. Giltzurrunetan odola iragazten da eta hondakinak eta substantzia kaltegarriak urarekin batera gernu bihurtzen dira. Maskurian gernua metatzen da eta uretratik kanporatu egiten dugu. Guk hobeto ulertzeko maketa batzuk egin ditugu.










2021/04/21

Erredurantzako krema egiten

 Leirek, Manex eta Oinatzen amak, erakutsi digu erredurantzako krema nola egiten den. Horretarako osagaietako bat aloe vera landarea dela esan digu eta bat zozketatu du gu denon artean. Aitzoleri tokatu zaio eta oso pozik jarri da. Denok eraman dugu etxera pote bat egindako kremarekin honela denok pozik!! 

Eskerrikasko Leire! 

  


Gurasoen ipuin kontaketa


 

ASARETXAMETRZIUÑKAZA

(ATZO ARETXEN AMA ETORRI ZEN IPUINA KONTATZERA)



LRISKMLIUIMKTUIU

(LARRAITZEK KAMILEN IPUINA KONTATU DIGU

Bihotza, bitxikeriak!

 

  • Bihotza bularraren erdian dago, ezker aldera okertuta.

  • Horregatik ezkerreko birika eskuinekoa baino txikiagoa da.

  • Zure bihotza zure ukabilaren neurrikoa da.

  • Gizonezko baten bihotzak 275gr pixatzen ditu eta emakumearenak 250gr.

  • Emakumearen bihotzak gizonarenak baino taupada azkarragoak ditu.

  • Umekiaren bihotza lau astetara hasten da lehenengo taupadak ematen eta hasieran 190 taupada minutuko izan ditzake.

  • Bihotzak 70 taupada/minutuko ematen baditu, egunean 100.000 taupada ematen ditu eta urtean 35 milioi taupada. 

  • Taupada bakoitzean 70 mililitro odol bidaltzen ditu, hau da, minuturo 5 litro odol. Horrek esan nahi du minutu batean gorputzeko odol guztia bidaltzera iristen dela gure bihotza.

2021/04/20

ZIRKULAZIO APARATUA






Bihotzak odola gorputz osotik garraiatzen du.Odola likido lodia da eta odol hodietatik joaten da eta substantziak banatzen ditu. Bihotza organo gihartsua da eta ukabil forma du. Hutsuneak ditu eta kutxa torazikoan dago. Zain eta arterietatik odola bihotzera sartu eta ateratzen da. Taupadak egitean odola zirkulatzen du odol hodietatik.







2021/04/19

Patioan ere ipuinekin goxatzen



Apirilaren 23an liburuaren eguna dela eta literatura astea antolatu dugu, horretarako ekintza desberdinak prestatu ditugu. 
Hemen duzue horietako bat: Patioan irakurtzeko txokoak jarri.




 




2021/04/14

DIGESTIO APARATUA

Lehenengo janaria ahoan sartzen dugu. Ahoan hortzek mastikatu egiten dute eta mihiarekin bueltak ematen zaizkio janariari. Momentu horretan listu guruinek listua botatzen diote janariari. Janari hori elikadura boloan bihurtzen da.

Elikadura boloa irentsi egiten dugu eta faringera pasatzen da. Faringearen bukaeran epiglotisa izeneko itxitura bat dago. Epiglotisaren funtzioa janaria hestegorrira bideratzea da. Bestela, trakeara joango litzateke arnas bidean sartuaz. 

Hestegorritik urdailera joaten da. Urdailean urin gastrikoekin nahastu eta ahia edo orea (papila) sortzen da. Urdailetik duodenora joaten da. Duodenoan gibeleko behazuna eta pankreako urinak gehitzen zaizkio. Momentu honetan eskuragarri gelditzen dira mantenugaiak: proteinak, bitaminak, karbohidratoak, gantzak… 

Duodenotik heste meharrera pasatzen da. Heste meharrean doan bitartean kapilarrek mantenugaiak xurgatzen dituzte eta odolera pasatzen dituzte. Soberakinak heste lodira pasatzen dira. Heste loditik pasa ondoren uzkitik kaka kanporatzen da.