Baratza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Baratza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024/02/26

GURE INBERNADEROA

 Gure inbernaderoa hautsita zegoen. Gurasoei laguntza eskatu genien. Hiru guraso animatu ziren eta hiruen artean konpondu dute.                                     

                           

                                                 Eskerrikasko hirurei!!!!!



2021/11/04

KALABAZA  EDO KUIA HAZI DA !!!😊

  ZERGATIK BAT ERNALDU DA ETA BESTEAK EZ?😕

        Gure baratzean Urriak 25ean ikusi genuen  .Jasotzen degunean ....nola prestatuko degu jateko?

   Lore arrak eta emeak izaten dituzte,desberdinak. 

     Emeak atzeko aldean gero kuia izango den pinporta dakar.

Beti txorten puska batekin jaso behar da, hau da, ebakita, ez tiraka .

     IKUSI LASAI  BIDEOAN NOLA  HAZITZEN DEN KUIA

     108 EGUNETAN ZEHAR !

     



     

2018/10/19

Udazkenak euria ekarri digu eta gure kanpoko landareak hazten ari dira.

Bisita bat ere izan dugu baratzan. Ba al dakizue nor den?
Orain beldurtuta gaude, gure tipulina eta brokolien bila etorri ote da?

Datorren astean erantzuna....
BARATZA

Aurten ere ilusio handiarekin hasi gara baratzean lanean.
Kanpoan perrexila, marrubiak eta eskarolak ditugu.


 


2018/03/16

Uzta jasotzen

Lehengo asteazkenean poz- pozik joan ziren etxera baratzako taldea osatzen duten ikasleak letxu eta espinaka xorta hartuta...

On egin diezazuela!!! 

Guk lanean jarraituko dugu gogotsu. Ea udaberriak ze uzta dakarren...

2018/02/22

Elurra baratzan

Urtea gogotsu hasi dugu eta asteazkenero ari gara lanean baratzan...

Urtarrila bukaeran ilarrak ere erein genituen.



2018/02/15

Baratza Otsaila


Otsaila elurtsu hasi bagenuen ere...
Azaldu da eguzkia eta gure negutegian mugimendua nabari da, ilarrak  hazten hasi dira!!!(belarra ere bai, baño ez genuen lurra gehiegi mugitu nahi) 

Gainontzekoa ere primeran hazten ari da, gure mimoekin ur eta ongarri pixka batekin,
Ah! Eta badugu ikasle bat, ureztatzen duen bitartean kantatzen diena.... Beraz, seguru da gure uzta !



 
 


2017/12/21

BARATZA

Aurten ere kostatu zaigu baina hasi gara baratzan lanean. Duela hilabete bat inguru letxuga batzuk landatu genituen baina eguraldi txarra dela eta ez dira asko hazi. Atzo,abenduak 20,3 eta 4. mailakoak eskolako baratzara joan ginen. Negutegia daukagunez barazki batzuk landatu genituen: bi koloretako tipulak,letxugak,eskarolak,espinakak... Bukatzeko, ureztatu genituen eta batzuk gabonetan ureztatzeko ardura hartu genuen. Ikusi ze txukun gelditu den!!!

2016/03/14

BERROBIKO MERKATU BEREZIA

Pasa den ostiralean "peria-ekologikoa" eduki genuen eskolako atarian.Gure eskolako barazkiak ziren salgai, denak ekologikoak eta denak kalitate primerakoak.
Jende ugari gerturatu zen gure 2 postu ikustera, eta salmenta arina eta alaia izan zen.
Saltzaileak oso gustura gelditu ziren eta esan dute berriro beste merkaturik baldin badago, pozik gerturatuko direla beraien produktuekin. Eskerrak eman nahi diete erosle guztiei beraien harrera onagatik.


2016/02/12

Lan eginda, baratzak bere "fruituak" ematen ditu

Lan pixkat eginda,lortu dugu baratzak bere lehenengo "fruituak" ematea.
Azelgak (zerbak) eta espinakak (ziazerbak) jan dituzte gustura gure "baserritarren" etxe batzuetan.
ON EGIN!!!
             


2015/10/23

BARATZA 

Aurten ere 3 eta 4. mailakoak hasi gara baratzean lanean.


Lehenengo eta behin baratza neurtu genuen, ondoren bi talde egin genituen eta jarraian talde bakoitzak eremutan banatu genuen baratza, hau da,horrela talde berdeak eremu bat dauka eta talde txuriak beste eremu bat. Eremu bakoitza 3 karratutan banatu genuen. Talde berdeak zinta berdearekin inguratu zituen karratuak eta talde txuriak, berriz, zintza txuriarekin.






Hau egin ondoren, gauzak hasi gara landatzen. Lehenengo tipulinak landatu genituen.


Orain asteartero bikoteka landatutakoa ureztatzera joaten gara.

2014/11/04

Berrobiko eskolako baratza martxan:



Berriz ere eskolako baratza lanean hasi gera.Hasiera belar txarrak kendu,  gero atxurtu eta ureztatu genuen.Gero landatzen hasi ginen: letxuga,aza,aza lorea,eskarola,espinakak…
Ea ondo ateratzen den landatu duguna?








2012/06/21

Jadanik kutsoa bukatu da eta baratzean lan handia egin dugu 2. eta 3. mailakook. Azelgak jaso ditugu eta gelakoen artean banatu ondoren, eskolako beste ikasleen artean zozketatu ere egin ditugu. Gelditzen ziren letxugak jaso eta entsaladan jan ditugu. Brokoliak ere, goxo-goxoak zeuden.
Uda heldu da, tomateak eta piperrak loran daude, beraz ea laster fruituak ikusten ditugun.
Familia batzuk udako oporretan zehar baratza zaintzeko prest azaldu dira, beraz, mila esker zuen laguntzagatik eta ea tomate eta piper goxoak dastatzeko aukera duzuen!

2012/05/11

BESTE SORPRESA BAT BARATZEAN!


Gaur baratzean beste sorpresatxo bat bilatu dugu. Perretxikuak ziren. Hauek letxugari itsatsita zeuden eta letxuga txiki-txikia zegoen. Eta hipotesi bat daukagu: perretxikuak janaria kentzen diola.

LEHENENGO LOREAK BARATZEAN!!!


Gaur baratzara joan gara. Lehenengo piperrei makila jartzen hasi gara. Gero landareak ureztatu ditugu. Perrexila gehiago landatu dugu. Lehenago landatu genuena ximelduta zegoelako.

Eta zergatik ximeldu zaigu? 
Ontziak ez zuelako zulorik eta egin duen euriarekin, ontzia urez beteta aurkitu dugulako behin baino gehiagotan. Ura kentzen genion baina perrexilak ez du aguantatu.
Horregatik gaur zuloak egin dizkiogu ontziari.

Eta sorpresa txiki bat ere hartu dugu. Hain lehor zeudela eta, duda genuen zerbait aterako ote zen. Eta hara non, lehenengo lorea ikusi dugun! Gainera, beste landare batzuei ere, lorea ateratzen ari zaiela ikusi dugu. Ea zenbat tomate ditugun aurtengo udan!

Ikusi, ikusi argazkia...

2012/05/10

BARATZA

Gaur Lide eta June baratzara joan gara eta lehenengo ureztatzen hasi behar ginen baina konturatu gara lurra bustia zegoela. Gero kalabazinak landatu ditugu eta gero belar txarrak kendu ditugu. Azkenik, piparrak landatu ditugu.

2012/05/09

BARATZA

Maiatzaren 3an, Ane, Ibai eta Irati baratzara joan ziren. Landareak ureztatu zituzten
eta piperren inguruko belar txarrak kendu. Erabaki zuten tomateei  plastikoa jartzea inbernadero bat bezela. Baina astebukaera honetan eguraldi ona egin du eta aste osorako ere beroa iragarri dutenez, momentuz ez jartzea erabaki dute.
.

BARATZA

Lehengo egunean Mikel eta Gorka baratzara joan ginen. Belar txarrak kendu genituen.
Tomateen hostoak horituta zeuden eta ideia bat eduki genuen gauza bat egitea hori konpontzeko. Etxean galdetu ondoren Ibaien osabak esan zion lastoa botatzeko. Eta hori egin dugu.

2012/04/19

BERRIA


Apirilaren 17an asteartea eskolako baratzara joan ginen egun orretako arduradunak. Kartelak jarri genizkien landareei. Tomateei makilak jarri genizkien landarea hazita zegoelako eta bestela alde batera erori daitekeelako.
Gainera kalabazinak hilda zeudela ikusi genuen eta berriak landatu beharko ditugu.