Ertainak Zientzialariak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ertainak Zientzialariak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/05/06

ARANTZA

Asteazkenean  Lizartzakoekin autobusa hartu eta Arantzara joan ginen bi egunetarako. Ondoren bazkaldu eta arratxaldean San Juan Xar mendira joan ginen eta han merienda eman ziguten eta gero herria ezagutzera eraman ziguten. Istorio hau kontatu ziguten:

Juantxo  ardiekin    mendira  joaten  zen  egunero  eta      batean  juantxo   triste  zegoen.
Gaiso  jarri  zen  Pili lamiak  esan zion beko 3  iturrietatik  trapu  bat  bustitzeko 
eta  mina  zuen  tokietan  igurtzitzeko    eta  segituan  sendatuko  zitzaiola eta  ez
kontatzeko  inori. Juantxok kontatu egin zuen eta lamia asko haserretu zen. Horregatik harri bihurtu zuen Juantxo eta bere txakurra.


Oso ondo pasa genuen. Hurrengo urtean beste toki batera joan nahi degu.








2015/02/10

Natillak

Pasa den astean natillak egin genituen.
Lehengo kazola batean esnea bota genuen kanela txotxa batekin. Berotzen jarri genuen irakin gabe.
Gero arrautzen gorringoa eta txuringoa  apartatu genituen.

Bol batean esne pixka bat, arrautzen gorringoak , azukrea eta maizena jarri genituen.
Barilla batekin ondo nahastu genuen.
Inportantea da esneak ez irakitea.






Esnea eta bolekoa nahastu genuen baina irakin gabe 5 minutuz.
Kutxararen froga egin genuen eta pegatzen zenez, ontziak bete genituen.
Eta azkenik galletak jarri genituen.
Ummmm! Ze goxoooooa!

2012/06/29

HASI DA PUPA EGITEN

2. eta 3.mailakoen gelan zetar bakarra gelditu da bizirik. Atzo etxera ekarri nuen eta argazkiak ateraz bere berri emateko asmoa nuen.
A ze sorpresa hartu dudan gaur, etxera etorri eta pupa egiten hasi dela ikusi dudanean. Argazki batzuk dituzue hemen, zuek ere ikusi dezazuen. ONDO PASA OPORRAK! Alaitz

2012/05/18

ZETAR BATZUK 2.ADINEAN DAUDE

Zetazko ar batzuk 2.adinean daude. Kolore argiagoa eta lodiagoak dira. Burua beltz-beltza dute, kakalardoenaren antzekoa. 

Harrigarria da, mikroskopioarekin ikustea. Begiz antzematen ez diren puntutxo beltz batzuk dituzte. Eta hortik ile tenteak ateratzen zaizkie.



INTXUSA UKENDUA

2 eta 3 mailakoak intxusa landarearekin ukendu bat egin genuen, azokan saltzeko. Lehenik adarra zuritu eta  zati berdeak hartu genituen. Gero zati hoiek oliba olioan ordu bat edo ordu erdi baten berotzen utzi genituen. Ondoren, olioa iragazi eta argizaria bota genion. Hau urtu zenean, kristalezko pote txikietan sartu, hozten utzi eta SALTZERA.

2012/05/07

ZETARRAK JAIO DIRA

Lehengo  astean hiru   zetazko  ar  jaio ziren, baina il  egin  ziren. Hauek dira hilda zeuden arren argazkiak. Mikroskopioarekin ateratakoak dira. Benetan, ari fin beltzak eta oso txikiak baitira.

Gaur goizean beste hiru jaio dira. Hauek bizirik daude eta berehala masusta hostoak bota dizkiegu jateko. Espero dugu gehiago jaiotzea.

Zetarren arrautzak heldu dira

Apirilaren26an zetazko arren arrautzak heldu zitzaizkigun. 100 arrautza.

Batzuk grisak dira eta beste batzuk horiak.
Horiak daudenak ez daude ernalduta. Horregatik  arrautza  horietatik ez da arrik jaioko.

Argazki hauek mikroskopioarekin ateratakoak dira.. Benetan, arrautzek 1mm bakarrik neurtzen  dute. Harrigarria e!!!

2012/02/24

BIRIKA

ARNAS APARATUA
Lehengoan arnas aparatua nola funtzionatzen zuen ikusi genuen eta esperimentu bat egin genuen. Botila bat hartu eta atzeko partea moztu genion tapari pajita bat sartu eta pajitari globoa pegatu genion. Atzeko partean ere bai gero beko globoa tira eta barrukoa puztu zen.



2012/01/30

GILTZADURAK

ZER DIRA?
HEZURREN ARTEKO LOTURAK DIRA

ZER EGIN GENUEN?
UKONDOETAN ETA HANKETAN TUBO BATZUK JARRI GENITUEN ETA BEHATZETAN MARGO BATZUK ETA EZIN GENUEN MUGITU.
SAIATU GIÑAN JOLASTEN GLOBOAREKIN, ESKAILERAK JEISTEN… GURAIZEKIN MOZTEN ETA IDAZTEN.
GAUZA BATZUK ZAIAK ZIRAN.



GILTZADURARIK GABE GAUZA ASKO EZIN DITUGU EGIN, ADIBIDEZ: ESKALERAK JETXI, EZIN GENUEN FUBOLEN IBILI, HORTZAK GARBITU,
JAN, GAUZAK HARTU, ILEA XABOITU, LURRETIK ALTXA…

GILTZADURA GARRANTZITSUENAK HAUEK DIRA:

ESKUMUTURRA
BELAUNA
UKONDOA
SORBALDA
LEPOA
TXONKATILA

2011/11/11

Imanak eta metalak

Aurreko astean imanekin jolastu ondoren hurrengo ondorioa atera genuen: "Metal batzuk magnetikoak dira, beste batzuk ez"
Gaur metalak aztertu eta gero tabla bat egin dugu. Markatu ditugu imanek zeintzuk erakartzen dituzten eta zeintzuk ez.


2011/10/27

ESPERIMENTUA: FLOTAGARRITASUNA


Urriaren 21an ostiralean esperimentu bat egin genuen LH 2-3 koak.

BEHAR DUGUNA
-Uretako ontzia
-2 Laranja
-2 Platano
-2 Limoi

Lehenengo uretako ontzia urez bete genuen. Gero 2 platano bota genituen bat zuritua eta bestea zuritu gabe eta gero 2 laranja bota genituen zuritua eta zuritu gabekoa 2 limoi ere bota genituen zuritua eta zuritu gabekoa. 2 Limoiek flotatu egin zuten, zuritutako platanoa ondoratu egin zen eta zuritu gabekoa flotatu egin zuen eta zuritutako laranja ondoratu egin zen eta zuritu gabekoa flotatu egin zuen.