Handiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Handiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2024/02/27
2022/12/21
2018/02/22
4. liburu gomendagarria
Super-azeri
IZENBURUA: Super-azeri.
IDAZLEA: Roald Dahl.
IRUDIAK: Quentin Blake.
ARGITALETXEA: ALFAGUARA Zubia.
LABURPENA:
Baziren behin hiru baserritar. Lehenengo baserritarrak Potoko izena zuen, oso potoloa zen, baserrian oiloak zeukan, beti oiloak jaten zuen. Bigarren baserritarrak Mokote izena zuen, txikia eta potoloa zen, bere baserrian ahateak zeuzkan, ahateak eta donutsak jaten zituen. Hirugarren baserritarrak Praisku izena zuen, indioiloak eta sagarrondo bat zeukan, oso argala zen, ez zuelako jaten, bakarrik edan egiten zuen. Herri ondoan Baso bat zegoen, baso hartan zuhaitz handi bat zegoen, zuhaitz hartan azeri bat eta bere familia bizi zen.
Azeriak baserritarren janaria lapurtzen zuen eta baserritarrak azeria hiltzen saiatzen ziren eta azeria alde egiten saiatzen da bere familiarekin.
Nire iritzia 10 bat da akzio pixka bat duelako.
3. Liburu gomendagarria
HIZKUNTZA SEKRETUAK.
Kaixo Jon naiz eta orain Hizkuntza sekretuei buruz hitz egingo dizuet oso polita da eta asko gustatuko zaizue.
Egilea: Arrate EgaƱa
Irudigilea: Marimar Agirre
Argitaletxea: Elkar
Laburpena:
Lukas eta Mei dira protagonistak. Eskolako zuzendariak gela bateko pertsonekin proiektu bat egin du eta proiektu horrek “PORROT TALDEA” izena du, “PORROT TALDEAK” hizkuntza sekretu bat egiten dute. Eskolara neska berri bat etortzen da Mei izenekoa, Mei agertzen denetik gauza bitxi asko gertatzen dira.
Balorazioa: 10 oso polita eta bitxia delako.
2. Liburu gomendagarria
AMONA BIZIKLETAN
Ni Oier naiz eta liburu hau irakurri dut.
Izenburua: Amona bizikletan
Egilea: Joxantonio Ormazabal
Irudigilea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkarlanean S.L.
Laburpena:
Liburuak kontatzen du aitona bat hil egin zela eta egun batean bere andreak amets bat egin zuen berarekin, aitonak esan zion gauerdiko hamabietan igerilekura joateko. Amona igerilekura joan zen aitonak esan bezala baina bidean bizikletako gurpila pintxatu zitzaion eta pixka bat atzeratu zen azkenean han ikusi zuten elkar, aitonak hain gogo pila zeuzkan bizikletan ibiltzeko amonari bizikleta hartu eta igerilekuan ibili zen oso gustura.
Balorazioa: 10, oso polita delako eta oso parregarria delako.
1. Liburu gomendagarria
URTEBETE ITSASARGIAN
Ni June naiz eta liburu hau irakurri dut.
Izenburua: Urtebete itsasargian.
Egilea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Elkar
Laburpena:
Jon izeneko mutiko bat osabaren etxera joaten da urtebete pasatzeko. Urte hori, itsasargian pasatuko du. Urte horretan, bere burua, bere bizitza eta bere ingurua ezagutuko du. Maitasuna eta gorrotoa zer diren ere ezagutuko ditu. Herri baten sufrimendua nola den ere ikasiko du.
Iritzia:
Neri asko gustatu zait eta 9 bat ematen diot.
JUNE JIMENEZ
2017/12/11
ORZURIREKIN BIDEO-KONFERENTZIA
Abenduaren bostean Orzurirekin bideokonferentzia bat egin genuen Alkiza eta Adunakoekin batera. Orzurik aeronautika ingenieritza ikasi zuen eta propultsioan espezializatu zen; orain Neil Amstronek ikasi zuen unibertsitatean dago lanean. Bera Bizkaiko herri txiki batean bizi zen. Orzurik esan zuen irakasle ona izan zuela, inspirazio ona eman ziona eta horregatik lan hori aukeratu zuela. Orain dela urte batzuk Pekinen egon zen.
Unibertsoari buruz hitz egin zigun eta galderak egin genizkion. Orzurik unibertsoaren inguruko informazio pila bat eman zigun. Badakizue satelite natural guztiak ez daudela material berdinez eginda? Agian beste planetaren batean bizia dagoela? Emakumeak joaten baldin badira espaziora etorritakoan ezin dute umerik eduki. Izarrak energia dute eta energia hori bukatzen denean itzali egiten dira. Zientzialariek ez dakite gasezko planetak zein tamainako erradioa daukaten. Sateliteen mezuak Madrilera iristen dira antena baten bidez. Planeta baten atmosferara sartu nahi baduzu salto egiten duzu, errebotatu bezala.
Orzuriren lana da espazioaren maketak egitea eta eraikuntzak hobetzea. Galdetu genionean ea gizakiak Martera joan daitezken, Orzurik kontatu zigun badagoela pertsona oso aberats bat proposatu duena gizakiak Martera eramatea. Arazoa da Lurrera bueltatzeko espaziontziak energia bero moduan galdu behar duela eta hau oso zaila dela, horregatik pertsonak hil egin daitezke bueltatzerakoan.
2017/11/13
Soyuz
Soyuza suziria egin dugu gelan. Hau da Nazioaretko Espazioko Estaziora astronautak eramaten dituen suziria.
2017/10/20
Bilboko irteera
Kaixo.
Berrobi eta Alkizako LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoak Bilbora joan ginen, urriaren 16 eta 17an.
Bilbo piska bat ezagutzera abiatu ginen. Pixka bat ibilitakoan Alhóndiga ezagutzera joan ginen, zutabe asko zeuden, kolore desberdinak eta itxura askotakoak. Denak oso politak ziren. Irakasleak esan ziguten guri gehien gustatzen zitzaigun zutabea aukeratzea. Pisu bat gorago liburutegia zegoen, oso handia zen. Umeen gelan sartu ginen, gauza asko zeuden: liburuak, almoada lapitza itxurarekin, telebista …
Ondoren parke batean bazkaldu genuen, DoƱa Casilda izenekoa. Denak bazkaldu ondoren Deustuko liburutegi berrira joan ginen, milioi bat eta erdi liburu zituzten! Gero tranbia hartu genuen aterpetxea joateko. Zazpigarren pisutikan izugarri bista ederrak geneuzkan.
Afaltzera jaitsi ginen, gero kanpora atera ginen jolastera. Aspertutakoan bakoitza bere gelara joan zen bere gelako kideekin.
Hurrengo goizean esnatu ginenean gosaltzera jeitsi ginen. Gero futbol partidu bat egin genuen eta guk irabazi genuen 2-0!! Ondoren hortzak garbitu eta alde egin genuen piknika hartuta. Gero San Mames ikusi genuen eta Monikarekin eta San Mamesekin argazkia atera genuen, Metroa hartu genuen Bilboko alde zaharrera joateko eta han jolas batzuk egin genituen.
Ondoren Guggenheimeko ondoko parkean bazkaldu genuen. Eguzki sistemaren erakusketa bat ikusi genuen eta esplikatzen zigun gizonari ez zitzaion gehiegi ulertzen. Hori bukatutakoan Guggenheim ikusi genuen, eta ez ziguten utzi ikuitzen burni ziztrin bat. Gero autobuseko gidaria gure bila etorri zen, maletak hartu eta etxera bueltatu ginen.
2017/09/28
Zenbat erabiltzen dugun euskera
Kaixo.
Eskolako familiei galdeketa bat pasa diegu jakiteko guk eta gure familiek nola erabiltzen dugun euskara.
Jasotako datuekin gehiketa egin dugu eta hemen ikusten duzuen grafiko hau egin dugu. Ondorio batzuk atera ditugu:
·Eskolan orokorrean euskaraz hitz egiten dugu, kalean baino gehiago.
·Gurasoak erraz pasatzen dira euskaratik gaztelerara.
·Familia handian ohitura daukagu gazteleraz hitz egiteko.
·Ezezagunei zuzentzerakoan gehienek gazteleraz hitz egiten dute.
·Irratia gehienek euskaraz entzuten dugu.
·Whatsappean ia beti euskaraz hitz egiten dugu.
·Telebista arazo bat da: Euskaraz baino gehiago gazteleraz ikusten dugu. Horrela gaztelera etxeetara asko sartzen da.
·Eskolan orokorrean euskaraz hitz egiten dugu, kalean baino gehiago.
·Gurasoak erraz pasatzen dira euskaratik gaztelerara.
·Familia handian ohitura daukagu gazteleraz hitz egiteko.
·Ezezagunei zuzentzerakoan gehienek gazteleraz hitz egiten dute.
·Irratia gehienek euskaraz entzuten dugu.
·Whatsappean ia beti euskaraz hitz egiten dugu.
·Telebista arazo bat da: Euskaraz baino gehiago gazteleraz ikusten dugu. Horrela gaztelera etxeetara asko sartzen da.
2017/04/24
2016/10/21
2016/06/17
2016/04/12
Agenda 21 : ondorio eta konpromezuak
![]() |
ASTE BERDEA |
Agenda 21:kontsumo jasangarria
Aste berdea pasa da eta gure geletan hausnartu ondoren adierazi nahi
ditugu pasa den ostiralean egindako asanbladan atera genituen ondorio eta
konpromezu.
lh1-2 mailakoENak:
GURE HELBURUA DA
SAIATZEA ASTERO GUTXITZEA
BILDUKIEKIN SORTZEN DIREN HONDAKIN KOPURUA ETA GRAFIKO BATEAN ADIERAZTEN JOANGO
GARA.
lh3-4 mailakoENak:
gURE HERRIKO mIKELEK
ESANDA BEZALA , EGUNEROKO
ORGANIKOA SORTZEN DEN EGUNEAN BERTAN BILTZEA KOMENIGARRIA DA KALITATE HOBEAGOA
LORTU AHAL IZATEKO.HORTAZ,ERABAKI DUGU EGUNERO ARDURATUKO GARELA ESKOLAKO ORGANIKOA KONTAINERRERA BOTATZEN.
lh5-6 mailakoENak:
1.- Asko daukagu eta gehiago nahi dugu. Ez gara konformatzen. Asko
daukagu eta hala ere kexatu egiten gara.
Konformatu gaitezke daukagunarekin, eta eskertu dezakegu.
2.- Guk
baino gutxiago daukatenei errespetatu.
2016/04/07
Mundu bat, hamaiketako goxo bat
Aste honetan Aste Berdea izan da eskolan eta ostegunean hamaiketako berezi bat prestatu dugu. Guk ikusi nahi genuen munduaren aberastasuna nola banatzen den.
LH osoa mundua izango balitz denentzat hamaiketakoa erosi dugu. Baina munduaren zazpi zonaldetan dagoen aberastasunaren arabera banatu dugu denontzat zen hamaiketakoa.
LH osoa mundua izango balitz denentzat hamaiketakoa erosi dugu. Baina munduaren zazpi zonaldetan dagoen aberastasunaren arabera banatu dugu denontzat zen hamaiketakoa.
Hamaiketako berezi horretan zazpi mahai jarri ditugu, zazpi zonaldeen arabera. Goizean gela prestatu eta mahai bakoitzean zonaldearen izena jarri dugu eta gero janari kantitatea banatu dugu. Hamar eta erdietan Lehen Hezkuntzako guztiak gelako atean bildu gara eta kajatik papertxo bat hartu du bakoitzak zonalde baten izenarekin.
Bakoitzak tokatu zaion zonaldearen mahaira joan behar zuen eta tokatu zaion hamaiketakoa jan behar zuen.
Batzuk gosez gelditu gara eta
beste batzuk tripako minez horrenbeste janda. Konturatu gara zein pobrezia dagoen herrialde batzuetan eta ze aberastasuna beste batzuetan. Guk, Europan eduki behar genukeena baina bi aldiz gehiago dugu.
2016/03/25
2016/03/18
2016/02/25
Jose Mari Ayerza
Gaur Jose Mari Ayerza, Manexen aitona etorri zaigu, Berrobitik pasa zen gerrari buruz hitz egitera. Bera, gerra pasa zenean oso txikia zen eta garai gogorrak izan zirenez beti gogoratzen da.
Ikasi dugu gerrak ez duela ezer onik ekartzen. Asko eskertzen diogu guri historia hau kontatzeagatik.
ESKERRIKASKO JOSE MARI!!
2016/02/03
Haurtzaro desberdinak
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)