Ibiltariak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ibiltariak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/02/21

HIRU PAUSO HIRU NORABIDE


Asteartean  Aitor etorri zen eskolara eta bere bidaia kontatu zigun. Hiru bidai egin zituzten Eskandinabian zehar. Bidaiak izan ziren bizikletan, piraguan eta eskiz. Guztira 11 lagun joan ziren. Lehenengo bidaia Oslotik Nord Kaapera izan zen, bigarrena Oslotik Helsinkira eta hirugarrena lehenengoaren berdina. Elurrak traktore bat ere harrapatu zuen. Aitor hirugarren bidaiara joan zen eta Ane eta Josu hiruretan izan ziren. Aitorrek eskolara piragua, eskiak, bizikleta eta zakua  ekarri zizkigun. Eskerrikasko Aitor etortzeagatik. Asko ikasi degu.



2013/02/19

Ane Arrondoren bidaia

Ane Arrondo 18 urte ditu eta gure eskolara etorri da otsailaren 15ean. Udan bidai bat egin zuen bere lagunekin Europatik zehar, guri kontatzea etorri zen. Zazpi lagun ziren eta interrailen bidez egin zuten bidaia, hau da, hamaika egunetan nahi zituzten tren guztiak hartu zituzten. Bere bidaia Hendaian hasi zen eta hiri hauetatik pasa zen: Munich, Praga, Berlin, Amsterdam eta Paris. Hamabi tren erabili zituzten bidai hori egiteko. Lehenengo egunean bere lagun batei lapurrak sartu trenean eta motxila lapurtu zien. Nahiz eta bidai gaizki hasi, oso ondo bukatu zuten eta gauza oso interesgarriakkontatu zizkigun Europari buruz.




2013/01/15

SAHARAREN ALDEKO KANPAINA

Atzo Salem eta Jazminen ama eta aita etorri ziren, Fatu eta Fadili. Kontatu ziguten nola bizi diren Saharan. Saharan gerra egon zen eta herria kendu egin diote. Saharako desertura joan ziren bizitzera eta han janari gutxi dago, ur gutxi, etxeak harriz eta lokatzez eginak daude...Ura kamioi zisternetan ekartzen dute. Horregatik janaria bilduko degu Saharara bidaltzeko eta horrela janaria edukiko dute.
Eskerrikasko Fadili eta Fatu