lunes, 17 de septiembre de 2018

EUSKARAREN ALDEKO KANPAINA

Eskolako lehenengo egunean asamblada bat egin genuen lehengo urteko euskararen aldeko kanpaina aurrera bultzatzeko. Talde txikitan banatu eta ekintzak pentsatzen hasi ginen. Gero informatika gelan bildu eta bururatu zitzaizkigun ideia guztiak esan eta Junek ordenagailuan apuntatu zituen. Hauek dira batzuk: 

 -Etxeetara gutun bat bidali 
-Eskolako balkoian kartel bat jarri 
-Bideo bat egin blogera edo youtubera igotzeko 
-Ez dakitenei euskera erakutsi
 -Gure artean euskeraz hitz egin 
-Frontoiean kartelak jarri 
-Herri mailan euskal jokoak antolatu 
-Egunero euskal abestiak jarri 
-Egutegian euskaraz bizi naiz jarri 
-Inkesta bat egin 
-Kamisetak egin 
-Gazteleraz hitz egiten duenari euskaraz hitz egiteko esan 
-Manifa bat egin 
-Berrobin zehar kartelak jarri 
-Herriaren sarreran eta irteeretan kartelak jarri 
-Herrian asanblada bat egin 
-Euskaraz bizi nahi dut dantza egin plazan

Ekintza hauetatik batzuk hartuko ditugu eta aurrera eramango ditugu. Gu prest gaude, eta zuek???

viernes, 14 de septiembre de 2018

Ostiraleroko irteera

Ikasturte berria hasi da eta eguraldi ona aprobetxatuz txikienak paseatzea atera gara.

lunes, 2 de julio de 2018

Oporrak!!!

Oporretara joan gara! Datorren urtean gehiago eta ahal badegu hobeto. Opor onak izan!!!

jueves, 21 de junio de 2018

Larraitzeko irteera

miércoles, 20 de junio de 2018

Berrobi

La guerra y las minas

martes, 19 de junio de 2018

Joste tailerreko erakusketa


Gaur izan da gure tailerretako azken eguna. Joste tailerrean egindako poltsa, kojin, kartera eta panpinak hemen dituzue.
Oso gustora ibili gara, hasi besterik ez gara egin!


Hiru lagun

Biserak

EGUZKIA ATERATZERAKO GU PREST. EA NOIZ ATERATZEN DEN!!!



ESKOLAKO LAGUNAK


GAUR HH5 URTEKOAK LEHENENGO MAILARA ETORRI DIRA NOLAKOA DEN IKUSTERA. JOLASTU, MARGOTU ETA IRAKURRI EGIN DUGU. OSO GUSTURA EGON GARA. DATORREN URTEAN ELKARREKIN EGONGO GARA.




Gure aurkezpenak

Azkeneko egun hauetan aurkezpen batzuk egin ditugu, bakoitzak zerbaiteri buruz hitz egitea erabaki zuen eta aurkezpen bat prestatu zuen. Gero beste kideeei kontatu behar zien.
Lh 1, 2koek euskal kirolei buruz hitz egin dute, 3, 4koek lanbideei buruz eta azkenik 5, 6koek denetarik.
 Hauek dira denak:
 LH 1,2:
-Zaku lasterketa.
- Txingak.
- Harri jasotzailea.
- Trontza.
- Aizkolaria.
- Sokatira.
- Giza proba.













LH 3,4:
- Harakina.
- Dentista.
- Dantzari-Kantaria.
- Medikuak.
- Ertzaina.
- Ile apaintzailea.
- Futbolaria.
- Maisua.
- Ingeniaria.















LH 5,6:
- Animali Mitologikoak.
- Errusia.
- Basurdeak.
- Txina.
- Australia.
- Japon.
- Hungaria.
- Dinosaurioak.
- Marco Polo.
- Pilotaren bilakaera.
- Galileo Galilei.

jueves, 14 de junio de 2018

SANDWICHAK

ASTE HONTAN ETA SUKALDARITZARI BUKAERA EMANEZ, SANDWICHAK PRESTATU DITUGU.




ALBONDIGAK

Atzo albondigak egin genituen. Lehenengo azenarioak, tipula eta baratxuria zati txikitan moztu genituen. Gero,  zartainean potxatu egin genituen. Bitartean, haragia bol batean jarri genuen eta baratxuria bota genuen zati oso txikietan. Esnea, ogi mamia eta arrautza haragiarekin nahastu genituen. Ondoren, hirinatik pasa genuen frigitzeko. Saltxa trituratu egin genuen. Gero kazerol batean jarri genuen saltxa eta albondiga frijituak hor bota genituen. 


miércoles, 13 de junio de 2018

Joskintza

Lanak bukazen ari gara. Asko gustatu zaigu  sortzea  eta jostea.


martes, 12 de junio de 2018

UDABERRIKO ROLITOAK

Kaixo, gaur gure bigarren saioa da eta gaur udaberriko rolitoak egin ditugu, hau da errezeta.
Udaberriko rolitoak egiteko lehendabizi barazkiak moztu behar dituzu tira finetan adibidez barazki hauek:

- Piper berdea eta gorria
- Kalabazina
- Azenarioa
- Porrua

- Gazta (hau ez da barazkia baina jarri genion)

Barazkiak tira finetan moztutakoan zartaginera bota genituen. Gero orearen barruan 3 tira finak sartu ditugu eta gero bi kutxarakada barazki bota ditugu gazta gainera. Ondoren gelatina itzulbiratu ditugu. Geroago 2 arrautz nahastu ditugu eta rolitoak 2 arrautzekin pixka bat doratu egin ditugu eta gero labera sartu ditugu. Ateratakoan etxera eraman ditugu. Oso goxoak zeuden !!!!!!!!!!!.




ERROSKILAK,NAPOLITANAK ETA KROASANAK

Gure azkeneko tailerreko  egunean erroskilak , napolitanak eta  kroasanak egin genituen , orain esplikatuko dizuegu nola egin. Erroskilak: lehenego masa bat egin behar duzu  eta elikagai hauek behar dituzu: lau arrautz, anisa, 500 gr hirina, 50 gr azukrea,15 gr legami(sobre osoa) eta limoi railatua. Dena oso ondo nahastu behar duzu eta gero olio pixka bat jarri papel alfila jarri  eta neberara sartu genuen ordu laurden bat. Gero atera genuen eta forma eman genien, gero zartari batean olioa jarri genuen eta  bukatzeko azukrea bota genuen. Ondoren ojaldrean triangelu forma egin genuen eta kroasan forma eman genion. Gero  labera sartu genituen. Kroasanak labean zeuden bitartean beste ojaldrean laukitxoak egin eta marmelada edo txokolatearekin bete genituen eta orduan kroasanak atera eta napolitanak sartu genituen labera. Bukaeran napolitanak atera eta  kruasanak , napolitanak eta erroskilak etxera eraman genituen.




lunes, 11 de junio de 2018

Borobilak

Barazkiak

Gorria

domingo, 10 de junio de 2018

Eskola Txikietako festa

Aurten ere, beste urte batez, Eskola Txikien festara joan gara bizi garela aldarrikatzeko.