Udaberriko giro ederrarekin, jende ugari animatu zaigu gaurkoan Ttipi-Ttapako saiora. Paseo polittaren ondoren, hamaiketako goxoa eta kartetan jolasteko aukera izan dugu.
.
2025/05/28
ESKOLA TXIKIEN FESTA
Ari da hurbiltzen gure eskola txikien egun haundia. Ekainaren 8an izango da, Ezkion.
Hortxe "Furra furra"-ren doinuan denon artean egindako koreografia ederra animatzen joateko!
ESKOLA TXIKIEN FESTARAKO KANTU-DANTZA
2025/05/16
ESKOLAN ERE HASI DUGU EUSKARALDIA
Euskaraldian zehar, egunero bideo bat ikusiko dugu; jende ezaguna edo guretzako esanguratsua direnek euskarari buruz guretzat eginiko akuilu-hitzak dituztenak.
Lehenengo eguneko bideoa: Pirritx eta Porrotxen mezua, "Berrobi, euskararen harrobi"
Gaurkoan, gure Agurne agertu zaigu hitz-joko polit batekin eta bukaeran hauxe abestu digu:
Gora ta gora beti
hain gora Berrobi
euskaraz egin dezagun
orain eta beti
Bi lagun izan ditugu gaur protagonista gure euskaraldi propioan: jangelako hezitzaile Ibai eta IƱaki Artola pilotaria!
Ibaik dio harritu egin zela euskaraz nola egiten dugun ikusita; ondo ari garen seinale!
Alegi eta Berrobi, euskararen harrobi!
Guk ez badugu egiten, zeinek egingo du ba?
Ikusi, ikusi gaur zein bistaratu zaizkigun! Aitzol alkatea eta Goazeneko Luka.
Arnasa behar dugun bezalaxe behar dugu euskara.
Euskarak gu behar gaituen bezala behar dugu guk euskara.
5.egun honetan, Eskola kirolean hezitzaile dugun Jon eta Ene Kantak egiten dituen Nerea Urbizu izan ditugu hizlari.
Jonek esan digu kirolean ere euskaraz aritu behar dugula eta Nereak berriz, beharrezkoak garela oso, hain ondo ez dakitenen eredu izateko.
Euskaraz bizi, gora Berrobi eta gora euskara!
Begira, begira zein etorri den oraingoan!
2025/05/14
2025/05/13
AGUR LIBURUEN ALTXORRARI
Gaur etorri zaigu Galtzagorri-kidea, eskolaz-eskola dabilen liburu preziatuen altxorra eramatera. Bide batez, ipuin-kontalari aritu zaigu, gure belarriak goxatuz. Altxorra gurean egon den denboran, hainbat ipuin eta istoriotan barrena bidaiatuz biziberritzeko aukera izan dugu; hurrengo ikasturtean ere zain egongo gara ipuin berrien egarri.
2025/04/30
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)