2023/12/22

Mari Domingi eta Olentzero

 


Argazki gehiago hemen




Aloña Erauskin

 

Abenduaren 21ean Aloñaren bisita izan genuen. Bere bihotza azkarregi zihoala esan zigun. Ospitalean egon zenean 10segunduko 40 taupada egiten zituen bere bihotzak.

Orain instagramen ibiltzen da. Bere leloa "BIZI BIHOTZAK EZTANDA EGIN ARTE" da.


Eskerrik asko Aloña gurekin egoteagatik.





2023/12/20

Klima eta Paisaia

LH 5-6ko ikasleak Euskal Herriko Klima eta Paisaia lantzen aritu dira. Galdetegi luze bat izan dute eta interneta erabiliz informazio pilatze handia egin dute. Lortutako informazioa antolatu ondoren hormairudietan jarri eta pasilloan jarri dute denentzat ikusgai. Hemen lanaren argazkia:

2023/12/19

Ane Labaka







Gustura egon gara gaur, Anek asmatutako ipuina entzuten, Totototo. Eta bukaeran opari bezala bakoitzaren izenarekin bertsoa kantatu digu.

2023/12/05

Euskal kirolak

 Euskal Kiroletan ibili gara: lokotsak, txingak, zakua, giza proba eta soka tiran. Indarrak neurtu ditugu eta ederki pasa dugu.

Ikus Euskal kirolak.



Taloak

Aurten ere hamaiketakoan taloak jan ditugu. Laguntzaile bikainak izan ditugu eta eskerrikasko guztiei. Argazi atalean dituzue argazki gehiago


Argazki gehiago: TALOAK