2021/06/18

Musika emanaldia

Hemen daukazue aurtengo musika emanaldiko bideoa. Ea datorren urtean elkarrekin ikusteko aukera daukagun! 

Uda on ona opa dizuegu denoi! Zainduuu!!!


Laida Garcés Altuna

Astelehenean eskolara Gemaren alaba etorri zen. Laida unibertsitatean biokimika ikasten ari da. Biokimika gaixotasunak eta txertoak ikertzen dituen zientzia da. Lehenbizi birusa mikro-organismo bat dela esan digu.Mikro-organismoak guri kutxatzen bagaitu bere kopiak egiteko erabiliko gaitu eta koronabirusarena Sars-Cov-2a da. Mikro-organismoak instrukzio batzuk dituzte, hauek zeluletan sartzen direnean zelulei engainatuz instrukzioak jarraitzea agintzen die. Instrukzio hauek tranpak dituzte birusen kopiak sortzera eramaten dutelako bakarrik. Horren ondorioz birus batek 100.000 kopia egin ditzazke egunean. Behin birusaren kopiak sortzen direnean organoa garrantzitsuenetara erasotzen du: bihotza, birikak, garuna, urdaila, hesteak, gibela etab. Sars-Cov-2ak sortzen duen gaitza Covid-19a da koronabirusaren familikoa. Gaixo gaudela gorputzak birusei aurka egiteko antigorputzak sortzen ditu. Nahikoa ez denean gure gorputzak baditu beste defentsa batzuk: tenperatura, nekea, egarria, mina… Laidak txertoei buruz ere hitz egin digu eta orain dauden txertoak zeintzuk diren ere esan digu: AstraZeneca, Pfizer, CasinoBio, S.putnik V, Jannsen, Moderna. Gero, saioa amaitu aurretik “Kahoot!” bat egin dugu eta Ekainek irabazi du. Eskerrik asko Laida!

2021/06/14

Juul


Hona hemen hirugarren zikloko ikasleek egindako montajea. Juul antzerkiaren prestaketa lanak nolakoak izan diren azaltzen dira bertan.

Primerako lana! Zorionak!


 



Kerik Gabeko Gazteak

 Kaixo, ikasturte bukaera gainean dugu eta ezusteko polita jaso dugu.

Gure gorputza zaintzeko lanketan "Kerik Gabeko Gazteak" programan parte hartu dugu. AGIPAD elkarteak  6.mailako ikasleentzat motxila bana bidali dizkigute.

Oso politak dira eta uda partean ere sasoi betean egoteko eta kirola egiten jarraitzeko laguntzaile ona izango dugu. Hau poza!!!




2021/06/08

DYAKOAK ESKOLAN

Ostiralean DYAko Eva etorri zen eskolara lehen sorospenei buruzko teknika batzuk erakustera. Aurretik landuta geneuzkan baina pratikan jarri genituen Bihotz Biriketako Bizkortzea eta Heimlich maniobrak. Konfinatuta zeudenak ere gurekin aritu ziren etxetik!!!


2021/06/04

Ingurumen mundu eguna

 Bihar ;Ekainak 5 ospatzen da Ingurumen mundu eguna .Interneten aurkitu daitezken bideoak ikusi ditzakezue ,kontzientziatzeko.

Naturak ez gaitu behar guk behar dugu natura

Berrobiko Lh3-4koek argazki hauek egin dituzte argazki lehiaketarako eta bide batez naturarekin konektatzeko.



Berdetasuna

Freskura

Gu  bainatzeko lekua 




Denon mendiak gure oxigenoa dira