2025/01/31

BERROBIN TTIPI - TTAPA

 





Aste honetan LH3.mailakoen txanda izan da. Haizea egiten zuen arren, bueltatxoa eman dugu eta ondoren Santa Agedako kanta batzuk abestu ditugu. 

Eskerrik asko gerturatu zareten guztioi! Otsailak 26an ikusiko dugu elkar berriro!

2025/01/24

Jose Mari Etxabe Urbieta

 

Jose Mari gure eskolara etorri zen. Berak itsasoa kutxatuta dagoela esan zigun.


Duela urte asko errekak eta ibaiak oso zikinak zeuden eta orain askoz garbigoak daude, paper fabriketan kolorea emateko erabiltzen ziren soberako likidoak ibaira botazen zituzten, gaur egun ez. 


Aspaldi Ondarretako hondartzan kartzela bat zegoen, bota egin zuten eta bertako harriak hondarretan geratu ziren. 


2002an Galizian petrolio ontzi bat zulatu zen eta 77.000 tona petroleo erori ziren uretara, animalia asko hil egin ziren.


Coca Cola latetako plastikoetan animaliak harrapatuta geratzen dira. Arrantzalek sarearekin arrantzatzen daudenean batzuetan sarea hautsi egiten da eta animaliak trabatuta geratzen dira.


Zabor arina lurrera botatzen badugu haizeak errekara eramaten du eta errekatik itsasora iristen da. Botatzen den plastikoa itsasoan ahutsi egiten da eta arrainak jan egiten dituzte eta hil egiten dira.


HERRI-KIROLETAN

 Gaur, denok, herri-kiroletan ibiltzeko aukera izan dugu. Gorka etorri zaigu, herri-kirolak egiteko behar den material dexenterekin eta giza-proba (gurpil gainean norbait eramanez), oskol-biltzea, txingak, zakua jaso eta lasterketa eta soka-tira egin ditugu. Ederki ibili gara! Eskerrik asko Gorka!








2025/01/21

PROIEKTU BERRIAREKIN MARTXAN!

Haur Hezkuntzakoak hasi gara buru belarri proiektu berrian, eraiki eta eraiki, gelan nahiz basoan. Arkitekto finak izaten bukatuko dugu hiruhileko honetan!

Eskerrik asko Ponpox oinetako-dendakoei! Ederki etorri zaizkigu Ainhoak ekarrritako kartoizko kaxa guztiak.

















2025/01/17

Negutegia martxan!

 


Kaixo guraso laguntzaileak,

Gu LH3-4koak gara. Mezu hau bidaltzen dizuegu eskerrak emateko negutegia konpondu duzuelako.

Oso oso pozik gaude hemendik aurrera baratzera sartu gaitezkelako.

Agur, eskerrik asko!!!