2025/06/25

OHOREZKO ARKUA

 Aurreko ostiralean izan zuten azken eskola eguna 6.mailako ikasleek. Orainarte gure eskola txikian hain gustura ibili ondoren, hemendik aurrerako bidean ere ederki ibiltzea opa dizuegu, talde ederra izan zarete!

Arkua eginez agurtu ditugu, bai beraiek eta baita ihesi joango zaigun beste txoritxo bat ere!





HORMIRUDIAREN INAUGURAZIOA

 Ikasturteko azken egunean, ostiralean, eskolako patioko bixigarri izango den hormirudi koloretsua inauguratu genuen. Iker Uribe margolari nafarrak lagundu digu lan horretan eta pareta ederra geratu zaigu.

Baratze bat nahi deitzut egin...

mila kolorez dantzan zuen, gure bihotzetan.






AGURNERI MEREZITAKO AGURRA

Egun on, Agurne, zure ondoan
bildu gara gaur gogo onez.
Sasoi berri bat hasiko duzu
erretiro on, bihotzez.
Berezia ta bakarra zara
esaten dizugu zinez.
Jarraitu ezazu dakizun modun
bizitza eder eginez.


     
                 
                                                        





 


 

2025/06/23

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA

 Ostegunean, egun osoko irteera egin genuen. Goizean Iruñeako Salting-era joan ginen eta hantxe ibili ginen salto eta zilipurdika leher egin arte. Gero Lekunberriko arbolazpi batean bazkaldu genuen, beroari neurria hartuz eta nola ez, beti bezala helatu bana jan genuen frexkatzeko.


     

               







UDARA ATARIKO TTIPI-TTAPA

 Oraingoan bai; aurreko asteazkenean izan zen ikasturte honetako azken Ttipi-Ttapa, udarari paseoan ongietorria eman eta ikasturteari amaiera emateko. Hor zaudeten gehienok ez duzue ia hutsik egin zita egindako asteazkenetan. Eskerrik asko benetan! Jarraituko dugu elkartzen!




EMANALDIAREN ZUZENKETA

 Egun on! Emanaldiko 6.mailakoen agurra ez zegoen hasieratik jarrita. Orain bai, zuzenduta!

2025/06/18

ESKOLAKO ALDIZKARIA

 Hiruhilabete honetan eskola landu dugu (garai bateko eskola, gaur egungo eskola, beste herrialdetako eskolak...). Hori dela eta, guztion artean, eskola inguruko PAUSOKA aldizkaria sortu dugu. Hemen aurkitu dezakezue digitalki. Argazkiak klikatuta, aldizkari osoa izango duzue ikusgai.

2025/06/16

ELENARI AGURRA

 Hogeita bost urtetan aritu da Elena, gure eskolan, antzerki-irakasle. Baina agurtzeko garaia iritsi zaigu eta orain artean egindako lan guztia eskertzeko agur xume bat egin genion ostiral goizean. Hunkituta bukatu genuen denok. 

Eskerrik asko, Elena. Ondo segi zure bidean eta gozatu baratzeko lanetan! 


          










2025/06/12

2025-eko ANTZERKI-MUSIKA EMANALDIA

 Hementxe, aurtengo ikuskizunaren bideoak atalka; gozatu!

            

            

          

           

            

               
                

   























2025/06/11

URETAN BLAI

 Atzo arratsaldean, udako beroari aurre egiteko, ur-jolasak egin genituen Haur Hezkuntzakook patio txikian. Blai eginda bukatu genuen, gustura asko!