2011/11/04

MAGNETISMOA, ZER DA?????

Aste honetan, L.H. 2-3.mailakoak magnetismoa lantzen hasi gara. Gaur Plinio Zaharraren ipuin bat irakurri dugu eta gero marrazki batzuk egin ditugu.

Magnes, artzain greziarra

Plinio Zaharra, militar, naturalista, eta zientzialari erromatarra izan zen; 22-79 K.a.urteetan bizi zen. 37 aleko entziklopedia bat idatzi zuen eta bere ezagupena erakargarriagoa eta ulergarriagoa izateko asmoz, ipuinak erabiltzen zituen.
Horietako ipuin bat Magnes artzain greziarrarena da:
Neguko egun hotz batean, beti bezala, Magnes bere artaldearekin larreetan zebilela bere ardiaren balaka entzun zuen; ardia bere arkumea bilatzen ari zen. Magnes ere bilatzen hasi zen: ibaiaren ondoan, harkaitz eta sasien artean… baina ez zuen arrastorik aurkitu. Bazekien ez zuela inork eraman, azeriak ere ez zebilen han… ezer ez!
Inguru hartan harkaitz beltz handi bat bazegoen eta bere gainetik lur eremu zabalagoa ikus zezakeela pentsatu zuen. Igotzen ari zela, bere oinetakoen iltzeak eta makilaren punta harkaitzean itsasten zirela konturatu zen. Harkaitzetik askatzeko indar handia egin behar zuen eta gora igotzeko bidea zailagoa egiten zitzaion. Egun hartan indar hortaz konturatu zen eta egun batzuk pasa ondoren, zenbait gauzekin berriro itzuli zen. Horiekin guztiekin proba batzuk egin zituen, ea harkaitzera hurbiltzean zer gertatzen zen ikusteko. Ondorio bat atera zuen: burdina itsasten zela eta gainera objektuaren pisuak ez zeukala zer ikusirik erakarpenarekin.
Harkaitzaren zati batzuk herrira eraman zituen eta helduen eta umeen jostailu bihurtu ziren. Hasieran “harri magikoak” izena jarri zieten, gero “Magnesen harriak” eta hortik dator magnetita, gaur egun erabiltzen dugun izena. Imana ere deitzen zaio.
Egun imanak oso ezagunak dira , gure eskuetan iman jostailuak izan ditugu, baina… ondo ezagutzen al ditugu?
Lortzeko biderik onena hau da: zientzialari bihurtu. Badaukagu zer eginik!

2 comentarios: