2011/12/16

Igeldokoen bisita





Abenduaren 15ean Igeldokoak etorri ziren Berrobiko eskolara gurekin jolastera. Hasieran, egindako lanak elkarri erakutsi genien, eta gero eskolan zehar ibili ginen, eskola erakusten. Irakasleek jinkana bat prestatu zuten. Orduan jinkanan jolastu genuen. Igeldoko eta Berrobiko umeak taldetan nahastuta ibili ginen eta ikasitakoaren inguruko froga desberdinak egin genituen: kotxeen zirkuitoak, lasterketa, imanekin jolastu...oso dibertigarriak eta politak izan ziren joku guztiak.

Gero bazkaldu egin genuen, ondoren futbol partidua jokatu genuen, eta bukatzeko, geletan aritu ginen elkarrekin jolasten.

Oso ondo pasa genuen eta Igeldoko ikasleak oso jatorrak zarete! Laister arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario