2012/02/13

Globulu gorriak

Ingurunean egindako lanean datu bat azaldu zitzaigun: odolaren mm³batean 5.000.000 globulu gorri daudela. Orduan pentsatu genuen jakin behar genuela zenbat globulu gorri dauden odol litro batean.
Horretarako aurrena jakin behar genuena da, zenbat globulu gorri zeuden cm³ batean. Orduan jakiteko cm³ batean zenbat globulu gorri dauden 5.000.000.X 1000 egin genuen eta 5.000.000.000 atera zitzaigun, hau da: zentimetro kubiko batean bost mila miloi globulu gorri daude.
Ondoren 5.000.000.000 X 1000 egin genuen jakiteko dm³batean zenbat globulu gorri zeuden eta 5 biloi atera zitzaigun. Odol litro batean
5000000000000 daude, hau da: 5 X 10¹².
Ea zenek asmatzen duen, pertsona heldu batek zenbat globulu gorri dituen!

1 comentario:

  1. Ikusi ditut Berrobiko eskolakoek egin dituzuen esperimentuak. Ikusi dut Denok zientzialari sitea ere eta asko gozatu dut zuen ikerketak ikusten. Beste eskolakoei erakutsiko dizkiet, haiek ere horrelako gauza interesgarriak egiten animatu daitezen. Zorionak egindako lanarengatik!

    ResponderEliminar