2012/02/08

Π ZENBAKIA

Zirkunferentzi baten perimetroa bilatu behar genuen. Horretarako erregela bat eta zeloa edo platera behar genuen.
Binaka jarri ginen eta Mertxek platera edo zeloaren perimetroa neurtzeko esan zigun. Neurtzen hasi ginen, erregela bat jarri genuen lurrean, platerari edo zeloari marratxo bat egin genien, erregelaren hasieran zeloa edo platera jarri genuen eta errodatzen hasi ginen, buelta osoa neurtzeko. Orduan bagenekien bere perimetroa zenbatekoa zen.
Ondoren plateraren edo zeloaren diametroa neurtu genuen.
Gero arbelean bakoitzari atera zitzaion perimetroa apuntatu genuen eta platera edo zeloaren diametroa ere apuntatu genuen. Orduan galdera bat egin ziguten: Ze harreman zegoen diametroa eta perimetroaren artean? Ze proportzioa zegoen perimetroen eta diametroen artean?
Perimetroa zati diametroa egin genuen eta gutxi gora-behera hiru zenbakia ateratzen zen. Hau da, zirkunferentziaren perimetroa da gutxi gora-behera hiru aldiz bere diametroa. Horrekin jakin dugu zertarako balio duen Π zenbakia: 3,14159....zenbaki berezia. P= Π X D
formula honek zirkunferentziak neurtzeko balio digu.
Oso ariketa polita eta interesgarria izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario