2012/03/09

TXURI URDIN ETA CRISTINA-ENEA IRTEERA


ATZO GOIZEAN TXURI URDINERA PATINATZERA JOAN GIÑEN. LEHENENGO PASEO BAT EMAN GENUEN. GERO PATIÑAK ETA KASKOAK EMAN ZIZKIGUTEN. ASKO ERORI GIÑEN BAINA EZ GENUEN MIÑIK HARTU ETA HAUNDIEK AZKAR AZKAR ERAMATEN GINTUZTEN.

Txuri urdinen patinatu eta gero Cristina- eneara joan ginen. Pabo realak ikusi genituen. Arrak politagoak ziren emeak baino. Usoak ere bazeuden. Hiru zuhaitzetara igo ziren. Ahateak estanke batean zeuden. Bazkaldu eta gero bi talde egin genituen 1. 2. maila 3.4.6. maila.
Monitorearekin itsasoko animaliak ezagutu genituen. Animali hauek ezagutu genituen:
- Fitoplaktonak.
- Brakiopodoak.
- Marmokak
- Orkak...
Animaliak ikusi eta gero 1. eta 2. mailakoak antzerki bat egin genuen itsasoko animaliei buruz. Antzerkia oso plita eta oso luzea zen. Asko gustatu zitzaigun antzerkia.
3. 4. eta 6. mailakoek landare ezberdinak ikusi genituen. Landareen izenak ikasi genituen, batzuek hauek ziren: Yinbo Biloba, gorostia, haritza... Yingo Bilobaren hazi batzuk aurkitu genituen.
Gero monitore batekin zentzumenak landu genituen. Adibidez, begiak itxita hots desberdinak entzun genituen, baita ere landare bat usaindu genuen guretzat usain txarra zeukana. Eta esperimentu bat egin genuen: eskubiko eskuarekin ezkerreko lagunari eztarria ukitu eta buila egin genuen eta eztarriko dardarak notatzen ziren.
Azkenik joku bat egin genuen: binaka jarri ginen bat itsua zen besteak zuhaitz batera eraman zuen. Zuhaitza ukitu eta gero itsua erdira eraman eta itsuak begiak irikita zein zuhaitz zen asmatu behar zuen.
OSO ONDO PASA GENUEN!!

1 comentario:

  1. Ze ondo pasa genuen txuri urdinean! Askotan juan beharko gara txuri urdinera!

    ResponderEliminar