2012/04/24

Konpostagailua


 Apirilaren 23an gure baratzean konpostagailua erabiltzen hasi gara. Konpostagailua baratzerako ongarria egiteko ontzi bat da. Konpostagailu horretan hondakin organikoak botako ditugu: frutak, barazkiak, arrautza oskolak, fruitu lehorren oskolak, ogia, opilak etab.
Konpostagailura botatzen diren hondakin organikoak hezeak dira, orduan ez badira lehortzen usteldu egiten dira eta hori gerta ez dadin txirbila eta lastoa nahastu behar dugu.
Konpostagailuaren arduradunak Marijo eta Keles eta LH 4. eta 6. mailakoak izango gara.

                                             


No hay comentarios:

Publicar un comentario