2013/12/13

Kontu Azoka

Abenduaren 11ean Kontu Azoka egin genuen eskola guztiak plazan. Guraso asko eta herriko jendea etorri zen. Lehenengo txikienak abestu, mitologiari buruzko olerkiak errezitatu eta dantzatu zuten.
Gero LHkoak bikoteka edo hirunaka postu bat osatu genuen plazan zehar. Hamabost postu zeuden eta postu bakoitzean mitologiari buruzko elezahar bat kontatu genuen. Bost minuturo gurasoak postuz aldatzen ziren, eta beste istorio bat entzutera joan ziren.
Oso ondo atera zen Kontu Azoka. Mila esker parte hartzeagatik!


2013/12/09

Maddiren bisita

Abenduaren 5ean Maddi Dorronsoro etorri zen LH 5-6 gelara mito batzuk kontatzera. Aurkezpen bat egin zigun mitoei buruz. Kontatu zigun munduko leku desberdinetan nola pentsatzen zen sortu zela mundua.
K.o. IX-XI Aztekek Mexikon uste zuten bost jainkoen arteko borroka sortu zuela mundua.
Orain dela 4000 urte Egipton uste zuten uretatik sortu zela mundua.
Orain dela 3000 urte Txinan Jin eta Jan indarretatik sortu zen Pangu jainkoa. Panguk mundua sortu zuen eta Jin eta Janen orekak zerua eta lurra sortu zuen.
Australiako aborigenen kultura zahar-zaharrean uste zuten suge batek sortu zuela. Sugeak isatsa astindu eta mendiak sortzen ziren gorputzarekin, zik-zak egiten zuen eta mendiei forma ematen zien.

Oso saio interesgarria izan da. Asko ikasi dugu. Mila esker, Maddi!!!

2013/12/04

EUSKARAREN EGUNA

Atzo Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan. Karaokea  prestatu genuen psikomotrizitate gelan. Talde bakoitzak bi kanta abestu genituen. Gurasoek ere parte hartu zuten eta 'Sarri Sarri' kantatu ziguten, kriston parrak bota genituen  haiekin!!. Irakasleek ere 'Zenbat min' kantatu ziguten eta Agurnek erakutsi zigun zein rockera ona den. Primeran pasatu genuen eta espero dugu datorren urtean jende gehiago animatzea.





2013/12/02

IRAKURKETA SAIOA

Ostiralean  irakurketa saioa izan zen eta guraso batzuk ipuinak irakurri zituzten.
Tarjeta batzuk banatu zizkiguten eta tarjetan jartzen zuen ze gelata joan behar genuen.
Irakurri zituzten ipuinak auek dira: Euskal mitologiako ipuinak, Erensugea eta zalduna, Lamia, Ez da erraza katxagorri, Pepini familia eta  Makila kixki.







Txikiak psikomotrizitate saioan

2013/11/29

TOLOSAKO TXONTXONGILOAK.

Asteartean Tolosara joan ginen txontxongiloak ikustera eta "Prometeus" saoia ikusi genuen. Prometeusen kondaira irakurri nahi al duzue?







PROMETEUS
 Orain dela urte asko Zeusek Hermesi esan zion:
-         Ekarri Prometeus eta Epimeteus honera.
Eta Hermesek ekarri egin zituen. Zeusek Prometeusi eta Epimeteusi esan zien:
-         Nahi ahal duzue animaliari eta gizakiari zerbait eman?
-         Ez! – esan zuen Prometeusek.
Baina Epimeteusek esan zuen:
-         Bai bai! Gu prest gaude emateko.
Orduan denak joan egin ziren Zeusen jauregitik.

Epimeteus Prometeusi konbentzitzen saiatu zen lana bien artean egiteko, baina Prometeusek esan zion:
-         Zuk bakarrik egin nahi baduzu egin ezazu, baina niri utzi pakean.
-         Bale – esan zuen Epimeteusek.

Orduan Epimeteusek animalia bakoitzari  ezaugarri bana  eman zion:
Jirafari lepo luzea, arrainari hegalak, kamaleoiari koloreak eta abar.

Egun batean Prometeus Epimeteusengana joan zen ikustera ea zer moduz ari zen egiten bere lana. Orduan galdetu zion bere anaiari:
-         Zer ezaugarri eman diozu animalia bakoitzari?
Orduan Epimeteusek animalia bakoitzari zer ezaugarri eman zion kontatu zion. Baina  Prometeusek galdetu zion:
-         Eta zer ezaugarri eman diozu gizakiari? 
Epimeteusek lotsatuta erantzun zion:
-         Ezer ez diot eman gizakiari eta ezaugarri guztiak bukatu zaizkit.
-         Zerbait pentsatu beharko dugu- esan zion Prometeusek. Bestela Zeus haserretu egingo da.

Prometeusek ideia bat izan zuen: suaren jainkoari sua lapurtzea. Horrela, gizakiak sua izango zuen animalietatik babesteko, berotzeko, janaria prestatzeko eta abar.

Horretarako lur-azpira joan ziren suaren bila. Bertan, Epimeteusek Suaren jainkoa despistatu zuen eta Prometeusek sua lapurtzea lortu zuen eta alarma jo zuen.

Zeusek honen berri izan zuenean Prometeus eta Epimeteus beregana joateko egindu zuen. Baina Prometeus bakarrik joan zen eta bera zigortzea erabaki zuen. Kate batekin lotu zuen Kaukasoko harrietara eta egunero arrano bat joango zen bere gibela jatera.

Baina gizakiak ere zigortu zituen. Pandora izeneko emakume bat bidali zuen bertara, Epimeteusen emaztea izango zena. Hau munduko lehenengo emakumea zen eta ireki ezin zen kutxa bat zeukan.

Egun batean suge bat azaldu zitzaion Pandorari eta kutxa irekitzeko esan zion. Pandorak hasieran ez zuen ireki nahi baina azkenean konbentzitu egin zion eta ireki egin zuen. Eta bertatik munduko maldizio guztiak atera ziren: gorrotoa, gerrak, gaixotasunak,… soilik gauza bat geratu zen kutxaren barruan: itxaropena.

Bitartean, Herakles Kaukasotik zihoala Prometeusekin topo egin zuen eta galdetu zion:
-         Ba al dakizu nondik joaten den Hesperideen lorategira?
-         Esango dizut nondik joaten den, baina baldintza batekin: lehendabizi jainko bat zarela erakutsi beharko didazu. Hil ezazu horko arrano hori!

Eta Heraklesek egunero Prometeusen gibela jaten zuen arranoa hil zuen.
-         Nahikoa dela uste duzu?
-         Ez! Bidea esatea nahi baduzu kate hau ere kendu beharko didazu.


Heraklesek harrietara lotzen zuen katea puskatu egin zuen bere karateko kolpearekin. Eta Prometeusek, agindu bezala, lorategira joateko bidea zein zen esan zion.

2013/11/26

Euskararen eguna

Hona hemen Euskararen egunean egingo dugun karaokean gurasoentzako pentsatu dugun abestia. Has zaitezte entsaiatzen!

2013/11/20

Juan Kruz Igerabide eskolan

Juan kruz Igerabide gure eskolan egon zen. Liburuak   idazten ditu umentzako    eta elduentzako. Eskolan bereak diren ipuin asko daude. Guri pipitaki   asko gustatu zaigu. Eskerrikasko guretzako ipuinak idazteagatik.


PRAKTIKETAKOAK ESKOLAN

IEVEAIAUEORIAUEOAAIAEITA OOAOAIA (IKER ETA IRANTZU ETORRI DIRA GURE ESKOLARA PRAKTIKAK EGITERA. OSO JATORRAK DIRA)

2013/11/15

Irakurketa saioa

Ipuin kontaketa izan dugu eskola guztian. Gurasoak eta pratiketako irakasleak  ipuin edo historio txikiak kontatu dizkigute mitologiari buruz.
Hauek kontatu dituzte:
Miriamek:  Nora doaz ihes egiten duten puxikak?
Rosak:  El molinero y su bella hija
Arritxuk: Martin txiki
Izarnek:  Lurra
Aloñak: Barbantxo
Esterrek:  Astoa katua eta lehoia



 




Oso saio polita izan da, denok oso gustora egon gara. Eskerrik asko animatu diren guztiei! Animatu zaitezte hurrengorako!!!

2013/11/11

Gaztainak

GAZATAÑ ERTA JAN DITUGU DBOLIÑAN BIKILOPIXTUDNU ETA AMARNK KOTA DITUGU GOXAZUDEN
 Gaztainak erreta jan ditugu danboliñean. Bi kilo pisatu ditugu eta hamarnaka kontatu ditugu. Goxoak zeuden.







2013/10/31

Xadufa

Atzo 3.eta 4.mailakook xadufaren maketak egin genituen binaka. Xadufa errekatik baratzera ura igotzeko sistema erraza da, Egiptoarrek asmatu zutena. Gure asmoa da baratzerako handi bat egitea, baina lehenago oso ondo pentsatu behar dugu nola egin. Lehenik tamaiana bereko hiru makilekin, piramide bat egin eta lotu egin behar dugu. Ondoren makil luzeago bat jarri gainean palanka moduko bat egiteko. Azkenik makila luzearen punta batean kontrapisua jarriko dugu eta beste muturrean ontzia. Kontrapisuarekin ontzia uraz betetzen dugunean errazago igotzen dugu.

2013/10/30

Miriamek biolina jotzen du!!!


Gaur Miriamek biolina jo digu.
Lehenik zerez dagoen eginda eta ze instrumentu mota den azaldu digu. Gainera, minik ez hartzeko sorbaldan nola apoiatzen den esan digu.Gero abesti batzuk jo dizkigu, guk ere jotzeko aukera izan dugu.
Eta batzuk dantzatu eta guzti egin dute!!!.

ESKERRIK ASKO MIRIAM!!!!!!Miriam

2013/10/28

Miriam

Miriam Quinn da neska bat Berrobiko eskolara etorri dena irakaslea izateko ikastera. Miriamek oso ondo jotzen du bibolina eta agian dantza irlandar bat erakutsiko digu. Miriam 5. eta 6 .mailakoen gelan dago, laguntzen digu etxeko lanak zuzentzen, matematiko prolbemak egiten, laguntzen digu gauzak bilatzen ordenagailutan eta gauza gehiago. Miriam oso maja da.

2013/10/24

Berastegira irteera

BERASTEGIRA AUZAULLU UNGA PASATU ETA JOLASU IDU
 Berastegira autobusaz joan gara. Paseatu eta parkean jolastu dugu.


Babarrun aleak kontatzen

Gaur  matematikako saioa kontatu eta kontatu pasa degu. Babarrun kilo batean zenbat babarrun ale sartzen diren kontatu degu eta guk uste baino askoz gehiago atera dira. 10 naka kontatu eta poltsa txikietan sartu ditugu eta ondoren 100 osatutakoan poltsa handi batera sartu ditugu. Ba al dakizue zenbat poltsa haundi, tsiki eta ale suelto atera zaizkigun?
Egin iruzkinak!