2013/12/09

Maddiren bisita

Abenduaren 5ean Maddi Dorronsoro etorri zen LH 5-6 gelara mito batzuk kontatzera. Aurkezpen bat egin zigun mitoei buruz. Kontatu zigun munduko leku desberdinetan nola pentsatzen zen sortu zela mundua.
K.o. IX-XI Aztekek Mexikon uste zuten bost jainkoen arteko borroka sortu zuela mundua.
Orain dela 4000 urte Egipton uste zuten uretatik sortu zela mundua.
Orain dela 3000 urte Txinan Jin eta Jan indarretatik sortu zen Pangu jainkoa. Panguk mundua sortu zuen eta Jin eta Janen orekak zerua eta lurra sortu zuen.
Australiako aborigenen kultura zahar-zaharrean uste zuten suge batek sortu zuela. Sugeak isatsa astindu eta mendiak sortzen ziren gorputzarekin, zik-zak egiten zuen eta mendiei forma ematen zien.

Oso saio interesgarria izan da. Asko ikasi dugu. Mila esker, Maddi!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario