2013/03/19

Ameriketatik


Martxoaren 18an Mikel Labaien eta Naiara Aginako etorri ziren gure eskolara beraien Hegoameriketako bidaia kontatzera. Bidai guztia egiteko zortzi hilabete eta hiru aste pasa zituzten. 5321 km egin zituzten bizikletaz.
Toki askotatik pasa ziren, Argentina, bolivia eta Perun alde batetik bestera joan ziren. Gainera Boliviako Sukre hirian bi hilabete pasa zituzten eskola batean laguntzen; eskolaren izena Cerpi Centro de Recursos Pedagogicos Integrales zen. Oso bidai polita izan zen eta oso interesgarria: Paisai desberdinak ikusi zituzten: basamortua, gatzaga, mendiak, glaziarrak, hiriak...eta oso eguraldi desberdinak izan zituzten ere bai. Toki guztiak oso desberdinak izan ziren.

Asko gustatu zitzaigun beraien bisita, eta inbidi asko pasa genuen batzuk. Mila esker.

No hay comentarios:

Publicar un comentario