2013/03/15

Itxaropena eta etsipena



Hiruhileko honetan Lurra eta bere herrialdeak ezagutzen ari gara. Herrialde bakoitzean nola bizi diren ezagutzen ari gara eta herrialde batzuek konparatzeko aukeratu ditugu. Horietako bat, Kongoko Errepublika Demokratikoa izan da, alde batetik hango eskola batekin kontaktuan jarri nahi dugulako eta bestetik herrialde hori munduko pobrenetako bat delako, gerra eduki duelako. Aste honetan jakin dugu martxoaren 15ean pake ituna sinatuko dutela  herrialde horretan eta gerrilak armak entregatuko dituztela. Itxaropena hasiko da pakearen hasierarekin. Gure itxaropena da behingoz pakea hastea.

Honekin batera, Giza Eskubideak landu ditugu eta beste berri bat ikusi genuen orain dela hamar egun: Saudi Arabian zazpi mutil hil behar zituzten adin txikikoak zirenean lapurtu ote zutelako. Orduan guk, berri hori irakurritakoan, "Amnistia Internacionalera" sinadurak bidali genituen gure gelakoek ez hiltzea eskatzeko, baina hori ez zuen ezertarako balio. Azkenean exekutatu egin zituzten Martxoaren 12an. Etsipena sentitu genuen.

Eskolan ikusi dugu nola aste batean mundua aldatu den albiste on batekin, Kongokoa, eta bestea txarra, Saudi Arabiakoa.

Kongoko eskola
Gazteak hil aurretik errezatzen

No hay comentarios:

Publicar un comentario