2013/04/09

Agurtzane Asian




Apirilaren 8an Agurtzane Belauntzaran  etorri da eskolara, Asiako Ekialdean orain dela gutxi egin duen bidaia kontatzera.
Lehenik Indonesiako irla batera joan zen. Indonesian 17.000 uharte daude eta kontatu zigun bera egon zen uhartean etxeak ur gainean zeudela ez daukatelako diru nahikorik lurra erosteko. Jende pobrea bizi da oso leku ederrean. Han ume asko ezagutu zituen adibidez Irfan eta Kula.
Indonesian bizikleta erosi zuten eta Myanmarren bizikletaz ibili ziren. Ondoren Myanmarren saldu egin zuten bizikleta. Agurtzanek esan zuen hango jendea oso eskuzabala eta alaia dela. Mynmarrera joan zen eta han monje asko ikusi zituen. Monjeak ilea moztu egin behar zuten. Gero handik etxera itzuli zen hegazkinez. Sei hilabetetan Filipinas, Tailandia, Indonesia, Laos eta Myanmarren inguruan ibili da Agurtzane.
Oso bidai interesgarria izan da. Eskerrik asko etortzeagatik!






No hay comentarios:

Publicar un comentario