2014/03/27

Gureak tailerrera bisita

Gureak tailerrera joan ginen ezgaitasunak dituzten pertsonak nola egiten duten lana ikustera. Iritsi ginenean azalpen batzuk eman zizkiguten eta gero Unai etorri zen bere egunerokoa azaltzera. Ondoren hamaiketakoa jan genuen eta gero tailerra ikustera joan ginen. Pertsona bakoitzak lan bat zuen bere gaitasunaren arabera. Prozesu guztia ikusi genuen: batzuk konektoreak, beste batzuk kableak, besteak bridak... Azkenik almazena ikustera joan ginen. Gauza pila bat zeuden. Langileak etorkizunean lan hori egiten jarraitu nahi zutela esaten zuten. Tailerrean kotxeen argien kaleatua egiten zituzten.
Azkenik Maider eta Susana etorri ziren gure galderak erantzutera. Oso interesgarria eta harrigarria izan zen.
Ezgaitasunak dituzten pertsonak gaitasunak badituzte,  gu bezalakoak dira eta horrekin harrituta geratu ginen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario