2014/03/05

OSTEGUN GIZENA

Ostegun gizen goizean eskolako guztiak 5. eta 6. mailakoak prestatutako jokuak egin genituen. Gero altxorraren bila jolastu ginen urtero bezala. Altxorraren barruan piraten partseak zeuden.

 11:15etan mozorrotzen hasi ginen dantza egiteko. 11:30etan gurasoak etorri ziren eta taldeka dantza egiten hasi ginen. HHkoak galtzagorrietaz mozorrotu ziren, 1. eta 2. mailakoak lamietaz, 3. eta 4. mailakoak tartalotaz eta 5. 6. mailakoak eta gurasoak sorginetaz. Oso dantza politak atera zitzaizkigun eta guraso askok hartu zuten parte. Oso ondo pasa genuen.

1 comentario:

  1. Aupa! Oso hasiera polita iñauterientzat! Oso ondo pasa genuen!

    ResponderEliminar