2014/06/20

Donostiara irteera

Ekainaren 19an Donostiara joan ginen eskola osoa. Txikiak tren txu-txuan ibili ziren. Lehen hezkuntzakoak itsasontzi batean paseotxo bat eman ondoren, Santa Klara uhartera joan ginen. Musika eta guzti eduki genuen itsasontzian. Uhartean buelta bat eman, hamaiketakoa jan eta bainatu egin ginen. Geroago, portura itzuli eta Urgullen txikiekin elkartu eta elkarrekin bazkaldu genuen. Bazkaldu ondoren Zuloaga Plazako Parkean helatua jan eta jolasean ibili ginen. Azkenean Maria Kristina ondoan autobusa hartu eta etxera bueltatu ginen. Autobusean Ibaiek txiste batzuk kontatu zizkigun. Oso egun polita pasa genuen.

1 comentario:

  1. Berrobi : )agosto 11, 2014

    ze ondo gustura joango nintzateketren txu-txun eta santa-klara uhartean bainatu.:)

    ResponderEliminar