2014/10/07

ULIARA ESKURSIOA

Urriaren 2tik 3 ra  LHko 3.4.5.eta6. mailakoak eskursiora  joan ginen alkizakoekin, Donostiako Uliako aterpetxera. Iritsi eta Pasaiako portura oinez jeitsi ginen, paseoa oso polita izan zen. Han bazkaldu ondoren, itsasontzian ibili ginen portutik barrena eta itsasontzi handi asko ikusi genituen, portutik atera  eta olatuak zeuden, asko antzematen zen portuaren babesa falta zela. Ondoren Albaola Faktoriara joan eta XVI. mendeko bale-ontzi bat egiten ari dira,  guk ikusi genuena.
Hurrengo egunean parkera joan eta pista jokua egin genuen. Arratsaldean  Aquariumera joan eta bidean olatu handiak zeudenez  gehienak busti egin ginen.
 Aquariumean animali mota asko ikusi genituen, adibidez: marmokak, zezen marrazoak, morena, puxika arraina, pailazo arraina ... oso interesgarria izan zen bisita.
Ondoren autobusa hartu, alkizakoak agurtu eta etxera itzuli ginen.
 

 

1 comentario:

  1. bueno alkizakoak in ziguten gauean :timbrea jo , arriak kristaletara bota baina nik ondo pasa naiz

    ResponderEliminar