2015/03/04

Gu ere sukaldari

Aurreko asteartean Kandirenetik erosketak egin ondoren, ostegunean sukaldera sartu ginen! Hiru neska jator izan genituen laguntzaile eta denon artean bizkotxo eder askoa prestatu genuen.

Lehenengo jogurt potea hustu genuen edalontzi batean, harekin azukrea, irina eta olioa neurtu ahal izateko.
Ondoren, ontzi batean 3 arraultza eta 2 pote azukre bota eta ondo nahastu genituen txurixka jarri arte. Gero 3 pote irin gehitu genituen eta berriro ondo nahastu. Atzetik, olio pote bat gehitu, nahastu eta azkenik jogurta eta legamia sobrea. Azken nahastualdia eman eta labean sartzeko ontzia gurin eta irinarekin igurtzi genuen, bizkotxoa ez itsasteko. Bukatzeko, ontzi horretan nahasketa bota eta aurrez berotutako labean sartu genuen ordu erdi pasatxoan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario