2015/03/05

Ogia

Martxoaren 4an  eta 5ean ogia egin dugu. Ogiaren errezeta  Garia okindegian, 
Tolosan jaso genuen. 
Denak 4ko tadeetan jarri ginen eta irakasleek osagaiak eta materialak eman zizkiguten mahai gainean. Guk,  behin eta berriro oratzen eta deskantsatzen utzi  pasa genuen goiza. 
Hurrengo goizean soziedadera joan ginen eta han Marijok labea piztu zigun. Bakoitzak ogi bat egin behar zuen. Ideia zen ogiak handitu egin behar zuela, baina gureak txiki-txikiak ziren.
Azkenean ogiak goxo-goxoak atera ziren.
Eskerrak eman behar dizkiegu Raul eta Amaiari, ogia nola egiten den erakutsi digutelako, eta Marijori, laguntzeagatik.


 

 

 



No hay comentarios:

Publicar un comentario