2015/04/14

Dublingo eskolarekin

 Martxoak 27an Dublingo eskola bateko umeekin hangouten bidez komunikatu ginen. Miriam, iaz gurekin egon zena praktiketan , hango eskolan aritu da praktiketan, eta elkarrekin zerbait egitea pentsatu genuen. Dublingo umeek 6-7 urte zituzten, denak uniformekin joaten dira eskolara. Oso hizkera ezberdina dute. Irlandesak oso azal txuria dute eta batzuk kaskagorriak dira.
Mitologiari buruz aritu ginen: Guk hiru kontakizun kontatu genizkien euskal mitologiari buruzkoak, ingelesez. Beraiek bi kontakizun kontatu zizkiguten baina, azkenerako lotsatu egin ziren eta ez genuen aukerarik izan ondo ulertzeko. Gu hitzegiten ari ginenean beste gelakoak etorri ziren ikustera nola ari ginen lanean. Martin txiki, Lamiak eta Galtzagorrien istorioak kontatu genituen, iaz LH 1. eta 2. mailakoek egin zituzten marrazkiekin. Zuzenean egon ginen Dublingo eskolan!






1 comentario: